Niamh Fisher-Black

txirrindulari zeelandaberritarra

Niamh Fisher-Black (Nelson (Zeelanda Berria), 2000ko abuztuaren 12a) zeelandaberritar errepideko txirrindulari profesionala da.

Niamh Fisher-Black

Bizitza
JaiotzaNelson eskualdea2000ko abuztuaren 12a (23 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNelson College for Girls (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Mike Greer Homes Womens Cycling Team (en) Itzuli 2017-2019ko martxoaren 19a
Équipe Paule Ka (en) Itzuli 2019ko irailaren 12a-2020
Torelli Assure (en) Itzuli 2019ko martxoaren 20a-2019ko irailaren 11
SD Worx-Protime (en) Itzuli 2021-
 

Instagram: niamhfisherblack Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Gazte mailatan Zeelanda Berriko ziklo-kros txapelduna izan zen eta 2020an Zeelanda Berriko errepideko txapelketa irabazi zuen helduen mailan. 2021ean Italiako Giroan bederatzigarren egin zuen eta gazterik onenaren saria eraman zuen[1].

2022ko Munduko Txapelketak ziren Australian baina babeslerik ez zuen eta Zeelanda Berriko gobernuak ez zion diru laguntzarik eman. Berak ordaindu zuen Australiarako bidaia eta 23 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen[2]. Italiako Giroan bosgarren egin zuen eta berriz irabazi zuen gazterik onenaren saria. Urte berean Euskal Herriko Itzulian hartu zuen parte eta gazterik onena izan zen[3].

Palmaresa aldatu

Ziklokrosean aldatu

  • Munduko txapelketa gazte mailan (2): 2016, 2017.

Errepideko txirrindularitzan aldatu

2020

  • Zeelanda Berriko errepideko txapelketa (helduen mailan eta 23 urtez azpikoen mailan)
  • Gravel and Tar klasikoa (Zeelanda Berrian)

2021

  • Italiako Giroan, 9.a
    • Gazterik onena
  • Burgosko itzulian, gazterik onena
  • Norvegiako itzulian, gazterik onena

2022

Euskal Herrian aldatu

Proba nagusiak aldatu

Itzuli Handia 2021 2022 2023
  Italiako Giroa 9. 5.
  Frantziako Tourra
  Munduko Txapelketa 1.*
  • Munduko 23 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen 2022an.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Entrevista: Niamh Fisher-Black: la garra del brillante helecho plateado - High Cycling. 2022-05-04 (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  2. (Ingelesez) Rollo, Phillip. (2022-09-29). «Niamh Fisher-Black paid her own way to road cycling world championships and won» Stuff (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  3. «Aitor Letek eman dio maillot urdina Niamh Fisher-Black, Itzulia Women 2022 probaren sailkapeneko gazte onenari» www.euskadi.eus 2022-05-16 (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).

Kanpo estekak aldatu