Gatibu

Bizkaiko rock taldea

Gatibu Gernika-Lumo aldeko (Bizkaia) rock estiloko musika talde bat da, 2000ko udan sortua. Mendebaleko euskaran abesten dute; Busturialdeko euskalkian, zehazki. Gitarra eta ahotsa zutabe hartuta, bederatzi disko kaleratu dituzte. Abeslari nagusia Alex Sardui da.

Gatibu
Datuak
JatorriaGernika (Bizkaia)
Musika motaRock
Urteak2000 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Oihuka; Baga Biga
Taldekideak
Alex Sardui
Haimar Arejita
Mikel Caballero
Gaizka Salazar
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
www.gatibu.net
Facebook: gatibu Twitter: gatibu Instagram: gatibuofiziala Youtube: UCng7iCTVxwW2aWlBWAlLD0A Badok: gatibu Spotify: 6YsyTWPxzGMpxBvnI7QvZ8 iTunes: 188947533 Last fm: Gatibu Musicbrainz: 1c77abc3-b5bc-4629-8065-782e9270a868 Songkick: 399948 Discogs: 3505678 Musikasten: gatibu Deezer: 97489 Edit the value on Wikidata


2024ko irailaren 18ko Biba Zuek! saioan adierazi zuten azken kontzertua BECen emango dutela 2025eko abenduaren 13an, 25 urteko ibilbidearen ostean, agur esango duela Gatibu taldeak.[1][2]

Historia

aldatu

Gatibu taldea 2000. urte inguruan sortu zuten Alex Sardui abeslariak (Exkixu taldeko kide ohiak) eta Haimar Arejita gitarristak (Einbigu, Frik, Noiz? eta beste zenbait taldetan aritutakoa). Biek Sarduiren Txulufrina eta arrosa (Labayru Ikastegia-Ikastolen Elkartea) herri-kantuen diskoan bat egin zuten, eta elkarlan horretatik sortu zen talde bat eratzeko proiektua. Beste bi musikarirekin osatu zuten laukotea: Mikel Caballero (baxua) eta Gaizka Salazar (bateria). Taldeari jarritako izenaren zergatia, horrela azaldu zuen Sarduik elkarrizketa batean:

« Gatibuak garelako. Denaren gatibu. Maitasunaren gatibu, erregelen gatibu… Eta gero, bestalde, gatibu, presoak gara, esklaboak, beste gauza askorena, hau da, bizi garen dinamikena, diziplina politikoarena... »
Entzun! aldizkaria, 2002ko azaroaren 1a

Nahiko berehala kaleratu zuten lehen diskoa, Zoramena (Oihuka, 2002), baina hilabete batzuk lehenago lehen kantua irratien bidez ezagutzera eman zuten. “Musturrek sartunde“-k oihartzun handia izan zuen, eta nolabait taldeak hurrengo urteetan lortuko zuen arrakasta itzela iragarri zuen. Gatiburen berezitasunetako bat, haren nortasun marka nagusia agian, bizkaieraz abestea da. Musikalki, gitarretan eta atal erritmiko sendoan oinarrituriko pop-rock klasiko eta melodikoa jorratzen du, kantu zuzen, fresko, bizi eta kantagarriak eginez. Lelo itsaskorrak sortzeko abilezia erakutsi du hamar urte hauetan. Lehen disko hartan Robe Iniesta (Extremoduro) eta Fito Cabrales (Platero y Tu, Fito y los Fitipaldis) gonbidatu zituzten euskaraz kantatzera “Mila doinu aidien” eta “Urepel” kantuetan, eta Jose Alberto Batiz (Akelarre, Fito y los Fitipaldis) izan zuten laguntzaile ekoizpen lanetan. Zoramena diskotik 20.000 aletik gora saldu zituzten, hurrengoetarako langa oso altu utzirik. Halaber, “Musturrek sartunde“-k kantu onenaren Gaztea irratiaren saria irabazi zuen.

Taldeak ez zuen presarik izan hurrengo diskoa grabatzeko. Bi urte igaro ziren estudiora itzuli aurretik. Muxikan (Bizkaia), Iñaki “Uoho” Antonen estudioan aurkitu zituen Gatibuk bere proiektua aurrera eramateko ingurune eta talde tekniko egokiak, eta bertan grabatu zituen Disko infernu (Oihuka, 2005) diskoko kantuak. Berriz ere Robe Iniestak kolaboratu zuen kantu batean abestuz, eta Cristian de Rerita errumaniarrak ere bai. Lehen diskoaren jarraipentzat jo daiteke bigarren lan hau, hausturarik ez dago, baina bai moldaketa osoagoak eta aberatsagoak, eta erregistro berrietara zabaltzeko gogoa. “Gerora begira aukera handiak ematen dituen diskoa da”, adierazi zuen taldeak aurkezpenean. Bigarren disko honen aurkezpen kontzertuetan zenbait berrikuntza sartu zituen taldeak: Batiz gitarristaren laguntza izan zuen, eta emanaldi guztietara disko jartzaile bat eraman zuen, kontzertuaren osteko saioarekin lauzpabost orduko ekitaldi bat osatzeko.

Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik (Baga-Biga, 2008) hirugarren diskoak indartu egin zuen Gatiburen lekua euskal talde arrakastatsuenen artean. “Bang-bang txik-txiki bang-bang“, “Zeu, zeu, zeu!“, “Pailazo” edota “Eztanda egin arte” kantuak berehala hedatu ziren. Disko onenaren eta kantu onenaren (“Bang-bang txik-txiki bang bang“) Gaztea sariak irabazi zituen lan honekin. Batizen ordez, Iñigo Anton gitarrista hasi zen taldea laguntzen zuzenekoetan, eta Durangoko Azokaren barruan Plateruena kafe antzokian eman zuen diskoa aurkezteko lehen kontzertua. Ondoren, Euskal Herri osoa zeharkatu zuen 2009. urtean -50 kontzertutik gora eskaini zituen-, eta kontzertu horietako batzuk zuzeneko disko batean jasotzeko asmoarekin grabatu zituen. Bilboko eta Donostiako Aste Nagusietan eta Gernikako jaietan emandako kontzertuak aukeratu zituen horretarako, baita Durangon 2009ko irailean emandako beste saio bat ere. Lau emanaldi horietatik aukeratutako zatiekin osatu zuten Zuzenean bizitzeko gogoa CD-DVDa (Baga-Biga, 2010). Zuzenekoen osagarri, estudioan grabaturiko hiru kantu berri jaso zituzten: “Prest“, “Behar zaitut” eta “Kalekatue“.

2012ko otsaila eta martxoan Euskal Herritik atera zen lehen aldiz kontzertuak eskaintzera, Katalunian eta Irlandan (Derry, Belfast, Cork eta Dublinen) hain zuzen ere. Urte berean Zazpi Kantoietan (Baga-Biga) bosgarren diskoa kaleratu zuen.

Gatibutik aparte, Alex Sarduik nobela bat idatzi du, Esan eta egin (Baga Biga, 2013), eta Haimar Arejitak eta Gaizka Salazarrek Espaloian taldea sortu dute 2014an, Itoiz taldearen izenburu bereko diskoa jotzeko. Gernikako Lekuek jaialdian eman zuten lehen kontzertua.

Taldekideak

aldatu
  • Alex Sardui (Muxika, Bizkaia), taldeko abeslariak, Exkixu rock taldearen partaide izan zen lehenbizi eta Ikastolen Elkarteak eta Labayru Ikastegiak ekoitzitako Urte-Sasoiak bildumaren Txulufrina eta Arrosa proiektuan parte hartu zuen 1999an.
  • Haimar Arejita (Gernika, Bizkaia) gitarra-jolea Birth Cake, Einbigu, Frik, Noiz?, Paperetik Plazara ikuskizun bertso-musikala, eta Txulufrina eta Arrosa bezalako taldeetatik igaro egin da.
  • Gaizka Salazar, mahatsorri-bilbotarra, bateria-jolea da. Suzko Itzalak, Einbigu, Frik, Aikor eta The Rabid Harpy taldeetan parte hartu zuen. EraBatera taldea ere osatu zuen 2018. urtean.
  • Mikel Caballero (Basauri, 1966Mexiko, 2024), Cartoon Band, Noiz?, Maxia eta Insert Beat aritu ondoren, Gatibuko baxu-jotzailea da. EraBatera taldea osatu zuen 2018. urtean. 2022an Gatibu uztea erabaki zuen. 2024ko otsailean hil zen, 57 urterekin, Mexikon egun batzuk igarotzen ari zela. Albiste hura kolpe gogorra izan zela aipatu zuten taldekide izandakoek.[2]

Zuzeneko saioetako taldekideak

aldatu
 
Gatiburen kontzertua, Intxaurrondon (Donostia, Gipuzkoa).

Diskografia

aldatu
  1. Musturrek sartunde
  2. Bilusik
  3. Mila doinu aidien
  4. Lorak eskeintzen
  5. Urepel
  6. Librea naz
  7. Ihes
  8. Ez dago barroterik
  9. Zoramena
  10. Ez dot sinisten
  1. Inpernuen ate joka
  2. Besoak zabalik
  3. Gaur gure gaba da ta
  4. Gerra gogoa
  5. Doniene
  6. Hara honien
  7. Ifer haixien semie
  8. Pozarren zu barik
  9. Gogoratzen zaitut
  10. Egunon (Buna dimineata)
  1. Bang-bang txik-txiki bang-bang
  2. Eztanda egin arte
  3. Ure dakar zeruek
  4. Bizitzeko gogoa
  5. Nor zara zu?
  6. Pailazo
  7. Zoragarrixori
  8. Apirilaren 27
  9. Zeu, zeu, zeu!
  10. Hitz artien galdute
  1. Bang-bang txik-txiki bang-bang
  2. Bizitzeko gogoa
  3. Lorak eskeintzen
  4. Gaur gure gaba da ta
  5. Apirilaren 27
  6. Pailazo
  7. Inpernuen ate joka
  8. Gerra gogoa
  9. Besoak zabalik
  10. Egunon
  11. Urepel
  12. Zeu, zeu, zeu!
  13. Prest
  14. Behar zaitut
  15. Kalekatue
  1. Run-run Katie
  2. Bixotza suten
  3. Pausu bet atzera
  4. Hartu berriz gitarrie
  5. Gabak zerueri begire
  6. Gora kopak!
  7. Biarritz
  1. Euritan dantzan
  2. Zumarragako trena
  3. Bizitzen badakit
  4. Egun bat
  5. Zer da?
  6. Loretxoa
  7. Bertsoa
  1. Nire ondoan baziña
  2. Ez nauzu epaitu
  3. Sorgin
  4. Txanpon baten aldien
  5. Infinitorantz
  6. Igelak
  7. Aske maitte
  1. Gelditu Zaitez
  2. Uhinak
  3. Salto!
  4. Oh nire Maitie
  5. Iraultza Alaia
  6. Zure Uretan
  7. Ez naz Makurtuko
  1. Musikak salbatuko gaitu
  2. Egurre emon
  3. Zure bila
  4. Zure ahoan lore bat
  5. Egunero
  6. Bixotzetik
  1. Bizikleta hartu eta ta banoie
  2. Ezin dismiulatu
  3. EH Distopikala
  4. Maite zaitut baina ez zaitut behar
  5. Danok dekogu
  6. Urten
  7. Zure bazterrak

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Biba zuek!. (2024-09-18). «Gatibuk musika utziko du, 25 urteko ibilbidearen ostean» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
  2. a b Astiz, Iñigo. (2024-09-19). «Gatibuk 2025eko abenduan emango dio amaiera 25 urteko ibilbideari, kontzertu erraldoi batekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
  3. Saioa Alkaiza Guallar, «Zoritxarrari irri eginez», Berria, 2014-12-11
  4. «Xabier Amuriza, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, Zea Mays eta Gatibu, Lauaxeta Ohorezko Sariak» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-12-02 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu