Ireki menu nagusia

Rafael Treku Eugi (Donostia, 1932 - 2000) gipuzkoar zinemagile eta ekoizlea. Aranzadi Zientzia Elkartearen aginduz zuzendu zituen bere lehen film laburrak, 1961 eta 1963. urteen artean: El espinoso, Anillamiento de aves, Natrix eta La charca. Bakarkako lanean jarraitu zuen 1968. urtera arte, eta epe horretan hamalau bat film labur ekoiztu eta zuzendu zituen. 1969an, Ornix Films produktorea sortu zuen Francisco Bernabérekin lankidetzan, eta izadiari eskainitako film labur eta dokumental ugari ekoitzi zituzten orduz geroztik, gehienak mendiari eta itsasoari lotuak. Sari garrantzitsuak ere eskuratu zituen bere lanekin, eta horietako hainbat kanpoko telebistetan erakutsi ziren. Ornix Films produktorearen lanen artean aipagarria da, besteak beste, Mar Adentro film luzea. Besteak beste, Euskadiko Filmategiko, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko eta Donostiako Aquariumeko zuzendaritza-batzordeetako kide, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako irakasle eta Euskal Ekoizle Independenteen Elkartearen buru izan zen.

Rafael Treku
Bizitza
Jaiotza Donostia, 1932
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2000 (67/68 urte)
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta zinema ekoizlea

ErreferentziakAldatu