Antonio Buero Vallejo
Antonio Buero Vallejo (Guadalajara, 1916ko irailaren 29a - Madril, 2000ko apirilaren 29a) espainiar antzerkigilea izan zen. 36ko Belaunaldian kokatzen zaio. 1986an Miguel de Cervantes saria eman zioten.
Antonio Buero Vallejo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Buero Vallejo |
Jaiotza | Guadalajara, 1916ko irailaren 29a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Madril, 2000ko apirilaren 29a (83 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Victoria Rodríguez (1958 - 2020ko apirilaren 29a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea eta poeta |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Española |
Mugimendua | errealismoa |
Genero artistikoa | olerkigintza dramaturgia |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Biografia
aldatuErrepublikaren aldekoa eta marxista, Gerra Zibila bukatu ondoren heriotzara kondenatua, 1947an barkatu zioten zigorra. Pintorea eta marrazkigilea hasieran, berea da Miguel Hernándezi hil aurretik kartzelan zegoela egindako erretratu ezaguna. Gero, antzerkia hartu zuen adierazpide bakartzat. 1949an Lope de Vega saria lortu zuen eta, hari esker, bere lehen lana, Historia de una escalera, aurkeztu zuen.
Hasieran antzerki existentziala eta errealista zena eduki sozial eta politiko ageriagoz bete zen denborak aurrera egin ahala. Hauek ditu lan aipagarrienetako batzuk: En la ardiente oscuridad (1950, Illunpe goritan, Maria Dolores Agirrek euskaratua), Hoy es fiesta (1956), Las cartas boca abajo (1957), Un soñador para un pueblo (1958), El concierto de San Ovidio (1962), La doble historia del doctor Valmy (1964an debekatua, 1976an antzeztua), Llegada de los dioses (1971), La Fundación (1974), Diálogo secreto (1984), Lázaro en el laberinto (1986), Música cercana (1989), Las trampas del azar (1994) eta Misión al pueblo desierto (1999).
Obra
aldatuHaren antzerki obrak estrenaldi dataren arabera:
- Las palabras en la arena (1943)
- Historia de una escalera (1949)
- En la ardiente oscuridad (1950), Ilunpe goritan bezala Dolores Agirrek euskaratuta.
- La tejedora de sueños (1952)
- La señal que se espera (1952)
- Casi un cuento de hadas (1953)
- Madrugada (1953)
- Irene, o el tesoro (1954)
- Hoy es fiesta]] (1955)
- Las cartas boca abajo (1957)
- Un soñador para un pueblo (1958)
- Las Meninas (1960)
- El concierto de San Ovidio (1962)
- Aventura en lo gris (1963)
- El tragaluz (1967)
- La doble historia del doctor Valmy (1968)
- El sueño de la razón (1970)
- Llegada de los dioses (1971)
- La fundación (1974)
- La detonación (1977)
- Jueces en la noche (1979)
- Caimán (1981)
- Diálogo secreto (1984)
- Lázaro en el laberinto (1986)
- Música cercana (1989)
- Las trampas del azar (1994)
- Misión al pueblo desierto (1999)
Buero Vallejo zineman
aldatuBuero Vallejoren zenbait obra zinemara eraman izan dira:
- Historia de una escalera (filma) Ignacio F. Iquinok zuzenduta (1950)
- En la ardiente oscuridad (filma) Daniel Tinayrek zuzenduta (1959)
- Esquilache (filma) Josefina Molinak zuzenduta (1989).[1].
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.