Carmen Martín Gaite
Carmen Martín Gaite (Salamanca, 1925eko abenduaren 8a - Madril, 2000ko uztailaren 23a[1]) espainiar idazlea izan zen.
Carmen Martín Gaite | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carmen Martín Gaite |
Jaiotza | Sevilla, 1925eko abenduaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Milan, 2000ko uztailaren 22a (74 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rafael Sánchez Ferlosio (1953ko urria - 1970) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, idazlea, kazetaria, gidoilaria, itzultzailea, saiakeragilea, poeta eta haur literatura idazlea |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | 1950eko belaunaldia |
Genero artistikoa | eleberria ipuina olerkigintza drama Gidoia |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |

BizitzaAldatu
Eleberriak eta ipuinak idatzi zituen batez ere. Espainiako berrogeita hamarreko belaunaldiko kidetzat jotzen da. El balneario (1953) izan zen argitaratu zuen lehen liburua. 1954an Rafael Sánchez Ferlosio idazlearekin ezkondu zen. 1958an Nadal saria irabazi zuen, Entre visillos eleberriarekin. Giro barnerakoia da nagusi idazlan horietan[2].
Zenbait antzerki lan idatzi ostean, 1960ko 1970eko hamarkadetan kontakizungintza landu zuen, bereziki. 1974an bere eleberri onenetako bat argitaratu zuen: Retahílas. 1978an Espainiako Narratiba Sari Nazionala eskuratu zuen, El cuarto de atrás lanarengatik. Besteak beste, Literaturako Asturiasko Printzea Saria (1988), José Angel Valenterekin batera, eta Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zituen[3].
Literatura kritikari, itzultzaile eta kazetari (Diario16, Cuadernos hispanoamericanos, Revista de Occidente, El País, El Independiente eta ABCn) ere jardun zuen[4].
LanakAldatu
EleberriakAldatu
- Entre visillos (1957)
- Ritmo lento (1963)
- Retahílas (1974)
- Fragmentos de interior (1976)
- El cuarto de atrás (1978)
- Nubosidad variable (1992)
- La Reina de las Nieves (1994)
- Lo raro es vivir (1996)
- Irse de casa (1998)
- Los parentescos (2001)
- Usos amorosos de la posguerra española
IpuinakAldatu
- El balneario (1954)
- Las ataduras (1960)
- Cuentos completos (1978)
Umeentzako liburuakAldatu
- El castillo de las tres murallas (1981)
- El pastel del diablo (1985)
- Caperucita en Manhattan (1990)
AntzerkiaAldatu
- A palo seco (1957)
- La hermana pequeña (1959)
TelebistaAldatu
- Teresa de Jesús (1984ko saioa)
PoesiaAldatu
- A rachas (1976)
SaiakerakAldatu
- El proceso de Macanaz (1969)
- Usos amorosos del dieciocho en España (1972)
- La búsqueda de interlocutor y otras búsquedas (1973)
- El cuento de nunca acabar (1983)
- Usos amorosos de la postguerra española (1987)
- Desde la ventana (1987)
- Agua pasada (1992)
- Cuadernos de todo (2002)
ItzulpenakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ ABC 2000ko uztailaren 24a
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Carmen Martín Gaite Escritoras.com
- ↑ Carmen Martín Gaite Cervantes.es
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |