Ireki menu nagusia

Herta Freitag (Viena, 1908ko abenduaren 6a - 2000ko urtarrilaren 25a), austriar-estatubatuar matematikaria izan zen, Fibonacciren zenbakiekin egindako lanengatik ezaguna.

Herta Freitag
Bizitza
Jaiotza Viena1908ko abenduaren  6a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Austria
Heriotza 2000ko urtarrilaren  25a (91 urte)
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea
Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak matematikaria

Herta Freitag, Herta Taussig izena izan zuen txikitan, Austrian bizi zenean. Vienako Unibertsitatean ikasketak burutu eta bertan irakasle ibili zen 1934tik aurrera. Bere aita editorea zen, Die Neue Freie Presse hedabidean. nazismoaren kontrako argitalpenenetan aitak zituen ardurengatik, nazismotik ihesi, Hertak eta familiako beste batzuek Ingalaterrara ihes egin behar izan zuten 1938an. Ingalaterran neskame edo zerbitzari ibili zen. Legeak, urte horietan, ez zien etorkinei irakasle ibiltzea uzten.

1944an, aita hil eta urte betera, anaia eta amarekin batera, AEBetara alde egin zuen. Bertan berriro ere matematika ikasteko eta irakasteko aukera izan zuen. 1948an Columbia unibertsitatean matematika gradua lortu zuen eta bertan irakasle geratu zen. Handik bost urtetara, 1953an, doktore gradua eskuratu zuen.

1962an Mathematical Association of America erakundeko presidente izendatu zuten. Erakunde honetan lehen presidente emakumezkoa izan zen. 1971ean, irakaskuntzatik erretiroa hartu zuen. 1979an itzuli zen matematikaren irakaskuntzara bere senarra, Arthur Freitag hil ondoren.