Marta San Adrián Rocandio

futbolari espainiarra

Marta San Adrián Rocandio, ezizenez Sanadri (Donostia, 2000ko otsailaren 22a) gipuzkoar futbolaria da, aurrelari postuan aritzen dena. 2018az geroztik Deportivo Alavés Gloriosas futbol taldean jokatzen du.[1]

Marta San Adrián Rocandio

Bizitza
JaiotzaDonostia2000ko otsailaren 22a (24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Ibilbidea

aldatu

Amara Berri taldean hasi zen futbolean jokatzen eta 2011n Añorgako harrobiko taldeetan sartu zen.

2018an Deportivo Alavések fitxatu zuen bigarren mailan jokatzen ari zela[2] eta lehenengo urte hartan bigarren egin zuten Ligan. Sanadik 26 partidutatik 22tan hartu zuen parte eta 10 gol sartu zituen. Denboraldi onena 2020-21 izan zuen, 16 gol sartu eta taldea lehen postuan gelditu ondoren lehen mailara igo baitzen.

2021ean 23 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin egin zuen debuta.[3] Portugalen aurkako partdan izan zen eta gola sartu zuen. Espainiak 0-6 irabazi zuen partidu ura.

Taldeak

aldatu
Taldea Urteak
Añorga B 2015-2017
Añorga 2017-2018
Deportivo Alavés Gloriosas 2018-

Sariak

aldatu
  • Gazte mailako jokalari aipagarria (2016-17, Gipuzkoako Futbol Federazioa)

Erreferentziak

aldatu
  1. «MARTA: Marta San Adrián Rocandio (Delantera)» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Marta San Adrián, gran calidad técnica para el ataque albiazul | Alavés - Web Oficial» Marta San Adrián, gran calidad técnica para el ataque albiazul | Alavés - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Marta Sanadri, convocada por la selección española Sub-23 | Alavés - Web Oficial» Marta Sanadri, convocada por la selección española Sub-23 | Alavés - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).

Kanpo estekak

aldatu