Jacques Allières (Tolosa Okzitania, 1929ko azaroaren 9Tolosa Okzitania, 2000ko abuztuaren 31) hizkuntzalari poliglota izan zen. Ohorezko euskaltzaina eta Tolosako Unibertsitateko irakasle emeritua.[1]

Jacques Allières
Bizitza
JaiotzaTolosa Okzitania1929ko azaroaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Gaudens2000ko abuztuaren 31 (70 urte)
Hezkuntza
Heziketalycée Pierre-de-Fermat (en) Itzuli
Tolosako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
okzitaniera
latina
greziera
ingelesa
alemana
gaztelania
portugesa
katalana
italiera
euskara
errusiera
Jarduerak
Jarduerakprofesseur des universités (en) Itzuli, erromanista, hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Tolosako Unibertsitatea
Jasotako sariak

Inguma: jacques-allieres-1929-2000

Bizitza

aldatu

Tolosan sortua zen 1929-ko azaroaren 9-an eta Tolosan egin zituen estudio guztiak, lehen mailakoak, bigarren mailakoak Tolosako Lycee Fermat delakoan eta gero Unibertsitatean, lizentziatura, CAPES deritzan irakasleen hautatzeko lehiaketa eta 1954 "agrege de grammaire" titulua bereganatu zuen, erran nahi baita bigarren mailako gradu handiena frantsesa, latina eta grezieraren irakasteko.

 
Okzitanieraren dialektoak Jacques Allières-en arabera.

Izendatu zuten Baionako lizeoan, baina denbora guti egon zen beribil istripua ukan baitzuen. Sendatu-eta izendatu zuten Tolosako "Lycee Bellevue" deritzanean. Urte bat bakarrik egon zen lizeo horretan hartu baitzuten Tolosako Unibertsitatean frantses filologiaren irakasle Seguy katedradunaren menpean. Zenbait urtez, Seguy zuela tesiaren zuzendari, inkestak eta ikerketak egin zituen kaskoin herri guztian, aditza zuela aztertzen bereziki. Le verbe gascon, description dialectale synchronique aurkeztu zuen Tolosako Unibertsitatean, epaimahaian zirela Seguy, Dubois, Verguin, dialektologian ezagunak ziren katedradun jakintsuak eta haien artean Salamankako Unibertsitateko katedraduna, gure Koldo Mitxelena. Aho batez eman zioten doktore titulua "apto cum laude".

Publikatua da Allières-en tesia egiten duela Atlas linguistique de Gascogne delakoan V. liburukia. Okzitandarra sortzez, gaskoia hain zuzen, Gaskoi hizkuntza bazekien eta egin zituen estudioei esker, bertze batzuk bereganatu,esan bezala frantsesa, latina eta greziera, ahantzi gabe bigarren mailan ikasi zituen ingelesa eta alemana. Okzitaniarra izanez nola utz aIde batera latinetik datozen bertze hizkuntzak, beharrezkoak baitziren irakaskuntzarako: gaztelania, portugesa, katalana, italiera. Sartuko da ere oraingoan grekoan eta geroxeago lotuko zaio errusierari. Okzitaniarra eta hizkuntzazalea izanez auzo gisa beraz, Baionako itzulia eginik laburra izanikan ere, bere baitan zeukan jakin-minak eraman zuen euskarara, zinez euskaldun bilakatuz direlarik lekuko euskaraz Jean Haritxelharri idatzitako gutunak, eta UEUn Iruñean 1985eko udako ikastaroetan eman zuen sarrera-hitzaldia ("Euskara eta gaskoina").

Xarles Bidegainek euskaltzainak Tolosa Okzitaniako Unibertsitatean ikasi zuen, eta izan zituen irakasleen artean Jacques Allièresek utzi zion eraginik handiena. Bidegainek bere zuzendaritzapean egin zuen lehen ikerketa lana, 1982an.

Ohorezko Euskaltzaina

aldatu

EuskaItzaindiarekin bazituen lokarri bereziak. Aspaldian izendatua izan zen euskaltzain urgazle eta kontuan harturik Atlasean izan zela aholkulari bikaina, parte hartu zuela Gernika-Leioako munduko euskalarien biltzarrean ohorezko euskaltzain izendatu zuen EuskaItzaindiak 1984an, ikusiz zenbat mesede egin zien euskarari eta EuskaItzaindiari. Norbaitek mundu guztian aipatu eta goraipatu baldin badu euskara Jacques Allières izan da.

Maite zuen euskara eta zeukan beharrezkoa zela hizkuntzalaritza orokorreko, hala pentsatzen baitzuten Relll~ Lafon-ek eta Andre Martinet-ek, iritzi berekoa delarik Sorbonako irakasle eta euskaltzain urgazle den Georges Rebuschi. Hortakotz emaiten zituen euskarazko klaseak Tolosako Unibertsitatean, segituz Aita Lhande-k eta Gavel-ek ireki zuten bidea.

Haren ikerketetan euskarari denbora parte handi bat eman dio Allières-ek eta utziz aIde batera bertze guztiak, euskarari buruz eginiko azterketak aipatuko ditut bereziki. Gaskoi-aditzaren ikertzaile zelakotz euskal aditzean murgildu da Lafon-en ondotik eskema eta taula berri batzuk proposatuz, egitura sakonak eskainiz, lekuko direla artikulu batzuk:

  • "De la formalisation du systeme verbal basque" Iker 2 liburuan, Lafitte-ri eskainia.
  • "Statut et limites du polymorphisme morphologique: le verbe dans la Grammaire cantabrique basque de Pierre d'Urte (1712) l' partie verbes intransitifs auxiliaires", Symbolae Ludovico Mitxelena septuagenario oblatae (1985), bigarren partea "aditz laguntzaileak" emaiten zuela Anuario del Seminario de Filologia vasca Julio de Urquijo aldizkarian, 1991-ean.

Baina mugez gainetik bazekien Jacques Allières-ek bazirela lokarri hertsiak gaskoiaren eta euskararen artean gaskoi ikerleek frogatuak. Jakintsuek, Pierre Bec edo Allières-ek, egiten zuten zubia gaskoien eta euskaldunen artean, bi hizkuntzen arteko lokarriak azpimarratuz. Frogatua da okzitaniera hizkuntzan gaskoierak badaukala leku berezia sortu delakotz euskara erabiltzen zen Akitaniako lurretan. Hori ageri da Allières-en artikuluetan.

Aitortzak

aldatu
  • 1984an Ohorezko euskaltzain izendatu zuen EuskaItzaindiak.
  • 1985eko sarrera-hitzaldia UEUren Udako Ikastaroetan ("Euskara eta gaskoina")

Erreferentziak

aldatu
  1. Haritschelhar, Jean. (2000). «JACQUES ALLIERES (1929-2000)» Euskera, XLV, 2000, 3 (Euskaltzaindia): 1333-1337..

Kanpo estekak

aldatu