Iruri Altzerreka

bertsolaria

Iruri Altzerreka Martínez (Garai, Bizkaia, 2000ko ekainaren 6a) bizkaitar bertsolaria eta bertso-irakaslea da.[1] 2023ko maiatzean III. Señora sariketako Tokado saria irabazi zuen.[2] [3] [4]

Iruri Altzerreka

Bizitza
JaiotzaGarai2000ko ekainaren 6a (24 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Biozitza

aldatu

Altzerrekak zuzenbide ikasketak egin ditu.[5] 2008an Berrizko bertso eskolan hasi zen Miren Amurizarekin. Harrezkero Berrizko eta Durangoko bertso eskoletan jardun du, baita bertso irakasle lanetan ere.[1]

2022ko maiatzean Gerediaga Elkarteak antolatutako Ikerlari Gazteen Sariketan epaimahaikidea izan zen Helene Sanchez Zelaia (Durango) bioteknologian graduatuarekin eta Liher Larrañaga Gabiria (Elorrio) ikus-entzunezko komunikazioan adituarekin batera.[5]

2024ko ekainean Mendaron (Gipuzkoa) Eusebio Mugertzaren jaiotzaren 150 urtemuga zela eta, Txirristaka bertsopaper lehiaketa irabazi zuen, 1000 € eta garaikurra. 2005 edo lehenago jaiotako 13 lehiakiderekin C kategorian parte hartu zuen.[6]

Bertsolari ibilbidea

aldatu

Señora txapelketa

aldatu

Señora sariketa urtero jokatzen den bertsolaritza txapelketa bat da. Ekimen horren helburua emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortzea eta plazan duten presentzia aregotzea da. Garaipenaren ikurra txapela izan beharrean pamela handi bat da.[7] Señora Sariketan beste txapelketa batzuetan saritzen ez direnak baloratzen dira. Ohiko bertsoen teknika edo zuzentasuna baloratu beharrean, edukia, gainerako bertsolariekiko zaintza, hartu emanak, baloratzen direnez, eragina izaten du giroan.[2]

2023ko Señora Sariketaren hirugarren edizioan, Bilboko eta Erratzuko (Nafarroa Garaia) kanporaketen ostean, Oñatiko (Gipuzkoa) Verduri Hall gaztelekuan izan zen finala 2023ko maiatzaren 27an. Bertan, Maider Arregi izan zen 'pameladun' irabazlea eta Maddi Ane Txoperena 'pameladunorde' irabazlea. Altzerrekak, ostera, Tokadu edo Bihotz saria irabazi zuen publikoaren bihotza gehien hunkitu zuen bertsolaria izateagatik.[4]

Bizkaiko Bertsolari txapelketa

aldatu

Udabarria bertsotan

aldatu

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukera izan duten 45 bertsolarietako bat izan da.[8] Durangaldeko 10 partaidek maiatzean jokatu zuten ‘Udabarria Bertsotan’ sailkapen fasea: Iruri Altzerreka garaitarrarekin batera, Igor Galarza eta Bittor Altube abadiñarrak; Ander Sarriugarte, Bittor Salterain eta Ander Elorriaga durangarrak; Irune Basagoiti ermuarra; Araitz Katarain mallabitarra; Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra; eta  Ander Aldazabal zornotzarra.[9] Bostek aurrera egin zuten eta 2023ko maiatzaren 25ean lehiatu ziren Zallako El Longar jauregiko kaperan (Ander Aldazabal, Bittor Altube, Garikoitz Sarriugarte eta Iruri Altzerreka) eta Busturiako kultur etxean (Irune Basagoiti).[10] Saio bi horietako irabazleak Bittor Altube eta Janire Arrizabalaga izan ziren.[11] Udazkenean hasiko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 36 lagunek parte hartuko dute.[11]

2023ko irailaren 13an Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak, Igor Elortza Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak eta Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak eta txapelketaren arduradunak Bilboko Rekalde aretoan egindako aurkezpenean Bizkaiko Bertsolari txapelketaren jarraipenaren berri eman zuten, 6 kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala. Altzerreka 3. kanporaketan arituko da Arrigorriagan Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar), Iker Uriarte Urrutia (Bermeo), Inazio Vidal Gurrutxaga (Erandio), Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein) eta Lurdes Ondaro Mallea (Munitibar) bertsolariekin batera.[12][13][14][15][16][17][18][19]

Palmaresa

aldatu

Txapelketak

aldatu

Sariak eta aintzatespenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Iruri Altzerreka - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  2. a b c «Iruri Altzerrekak 'Tokadu saria' irabazi du Señora Sariketan - Garai» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  3. a b Berria.eus. (2023-06-20). «Iruri Altzerreka» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  4. a b c «Maider Arregi Markuleta pameladun Señora Sariketan» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Ikerlari Gazteen Saria idatzizko ikerketa batek eta ikus-entzunezko lan bik irabazi dute» durangon.com 2022-05-05 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  6. «Iruri Altzerreka garaitarrak irabazi du Mendaroko Txirristaka Saria bertsopaper lehiaketa - Mendaro» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  7. Señora sariketa. 2023-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  8. (Ingelesez) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023) Sailkapen fasea. "Udabarria Bertsotan" - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritza Database» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  9. (Gaztelaniaz) «Eskualdeko 10 lehiakide izango dira Bizkaiko Txapelketaren ‘Udabarria Bertsotan’ sailkapen fasean» durangon.com 2023-04-15 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  10. (Gaztelaniaz) «Eskualdeko bost bertsolarik kantatuko dute Udabarria Bertsotan kanporaketaren azken bi saioetan» durangon.com 2023-05-24 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  11. a b «Janire Arrizabalaga eta Bittor Altube irabazle azken bi saioetan» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  12. Mallona, Olatz Enzunza. (2023-09-17). «Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren fasea, Mungian» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  13. «Urriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian - Berriz» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  14. «Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Mungian hasiko da, urriaren 1ean» EITB 2023-09-13 (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  15. «Urriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari txapelketa - Bing News» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  16. (Gaztelaniaz) Larrazabal, Leire. (2023-09-14). «Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ate-joka dugu» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  17. (Gaztelaniaz) Araluzea, Ane. (2023-09-13). «Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 1etik abenduaren 16ra bitartean izango da» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  18. (Gaztelaniaz) Agirre, Jon. (2023-09-13). «Urriaren 1ean itzuliko dira Bizkaira bertso lehiak» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  19. Press, Europa. (2023-09-13). «Urriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).

Kanpo estekak

aldatu