Joana Marcús Sastre (Fornalutx, 2000ko ekainaren 30a) idazlea da, fantasia, zientzia fikzio eta gazteen erromantzeari buruz idazten duena. Txikitatik gustatzen jakon literatura eta ipuinak ere idazten ebazan. Wattpad aplikazioari esker, plataforma digital bat irakurtzeko eta idazten dozun istorioak banatzeko dana, bere istorioak zabaldu ziren. [1]Gaur egun, Wattpad-en milioi bat jarraitzaile baino gehiago daukaz.[2]

Joana Marcús
Bizitza
JaiotzaFornalutx2000ko ekainaren 30a (23 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzakatalana
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
frantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoafantasy literature (en) Itzuli
gazte literatura
romance novel (en) Itzuli
science fiction literature (en) Itzuli

Facebook: joana.marcussastre Twitter: joanamarcusx Instagram: joanamarcusx Youtube: UCha9IXJdWAzYVvJ70MDyCSA TikTok: joanamarcus Edit the value on Wikidata
Joana Marcús

Biografia aldatu

Joana Marcús Mallorkan jaio zan 2000ko ekainaren 30ean. Istorioak idazten dauz txikitatik Wattpad aplikazioari esker. Gaur egun, Mallorkako herri txiki baten bizi da bere gurasoekin eta bere ahizpagaz. Idazlea da eta liburuak idazten dauzan bitartean psikologia ikasten ari da[3]. Bere liburu bat, Antes de diciembre, Espainako 10 liburu salduenetariko artean dago gabonetan.[4]

Lehenengo urteak aldatu

Txikitatik interesa jarri eban literaturan[5], 9 urtegaz bere irakaslea zoriondu eutsan Joanak egin eban idazlan bategaitik. Horren ostean, istorio txikiak idazten hasi zan gero eta landuagoak[6].

11 urte eukazanean, Wattpad plataforma digitalean, beste pertsona batzuk idazten ebezan ipuinak irakurtzen ebazan. Bi urte geroago, 13 urte eukazanean, bere lehenengo kontaerak publikatu ebazan “juju1255” izenagaz.

Ibilbide literarioa aldatu

15 urtegaz, Wattpad-en 6 liburu publikatu ebazan: Hazme el amor esta noche, Quédate conmigo esta noche, Hit or Kiss?, Speed Heart eta Irresistible propuesta[7], azken liburu honegaz ezaguna egin zan Wattpad-en eta 300.000 bisita euki ebazan[8]. Arrakasta honegaitik bere ikaskideak berataz barre egin eben eta Bullying-eko biktima izan zan. Hau dala eta, 2 urtez argitaratzen utzi eban. Baina, irakasle batek idazten jarraitzeko animatu eutsanean, berriro hasi zan idazten. Momentu horretatik ez dau idazteari utzi.

Wattpad-en 6 multzo liburu daukaz, guztira 14 liburu dira, Irresistible propuesta-gaz 15 liburu dira, azken hau ez dago Wattpaden osorik idatzita, bakarrik lehenengo 3 kapituluak. 5 liburu atara dauz fisikoan: Irresistible propuesta, Antes de diciembre, Ciudades de humo, Ciudades de cenizas eta Ciudades de fuego. 2022ko azaroaren 2an Antes de diciembre liburuko bigarren partea atarako da fisikoan, Después de diciembre.[9]

Instagramen 701.000 jarraitzaile baino gehiago daukaz eta, hor eta bere YouTube kanalean, bere bizitzari eta bere liburuei buruzko informazioa ematen dau. Wattys Sariak birritan irabazi dauz, 2016an Irresistible Propuestagaz eta 2019an Ciudades de humogaz.[10]

Bibliografia aldatu

Meses a tu lado aldatu

  1. Antes de diciembre. (2018). Wattpad-en eskuragarri eta fisikoan dago, Montenagaz publikatuta.
  2. Después de diciembre. (2019). Wattpad-en eskuragarri eta 2022ko azaroaren 2an fisikoan.
  3. Tres meses. (2020. Wattpad-en eskuragarri.
  4. Las luces de febrero. (2022). Wattpad-en eskuragarri. Amaitu barik.

Trilogía Fuego aldatu

  1. Ciudades de humo. (2022). Wattpad-en eta fisikoan eskuragarri, Cross Books argitaratzegaz publikatuta.
  2. Ciudades de cenizas. (2022). (Wattpad-en eta fisikoan eskuragarri, Cross Books argitaratzegaz publikatuta.
  3. Ciudades de fuego. (2022). Wattpad-en eta fisikoan eskuragarri, Cross Books argitaratzegaz publikatuta.

Canciones para ella aldatu

  1. La última nota. (2020). Wattpad-en eskuragarri.
  2. La primera canción. (2022). Wattpad-en eskuragarri. Amaitu barik.

Extraños aldatu

  1. Etéreo. (2020). Wattpad-en eskuragarri.
  2. Sempiterno. (2021). Wattpad-en eskuragarri.

Leyendas de Braemar aldatu

  1. La reina de las espinas. (2021). Wattpad-en eskuragarri.
  2. El rey de las sombras. (2022). Wattpad-en eskuragarri. Amaitu barik.

Auto-amaierak aldatu

  1. Irresistible propuesta. (2017). Fisikoan eskuragarri, Nova Casa Editorial argitaratzegaz.
  2. Tardes de otoño. (2021). Wattpad-en eskuragarri.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Joana Marcús Sastre. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  2. (Ingelesez) «Joana Marcús (@JoanaMarcus) - Wattpad» www.wattpad.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  3. (Gaztelaniaz) «Joana Marcús» PlanetadeLibros (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  4. (Gaztelaniaz) MUNDIARIO. «Los libros más vendidos en España en época navideña» MUNDIARIO (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  5. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Joana Marcús: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  6. «Joana Marcús: “Mi sueño como escritora sería poder vivir de esto”» El Rastreador de Letras (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  7. (Gaztelaniaz) «#SomosEscritores [ENTREVISTAS - Entrevista exclusiva con la escritora Joana Marcus Sastre - Wattpad»] www.wattpad.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  8. (Gaztelaniaz) escritores.org. «Joana Marcús, 20 novelas con 21 años» www.escritores.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  9. (Gaztelaniaz) «DESPUES DE DICIEMBRE | JOANA MARCUS | Casa del Libro» casadellibro 2022-06-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  10. (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Joana Marcús Sastre. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Kanpo estekak aldatu