Penelope Fitzgerald

idazle ingelesa

Penelope Fitzgerald, Penelope Knox ezkondu aurretik (Lincoln, 1916ko abenduaren 17a - Londres, 2000ko apirilaren 28a) eleberrigile, olerkari, saiakeragile eta biografo ingelesa izan zen, 1979ko Booker sariaren irabazlea.

Penelope Fitzgerald
Booker Prize judge (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPenelope Mary Knox
JaiotzaLincoln1916ko abenduaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres2000ko apirilaren 28a (83 urte)
Hobiratze lekuaHampstead Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaE. V. Knox
AmaChristina C. Hicks
Hezkuntza
HeziketaSomerville College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, idazlea eta biografoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm5883229 Find a Grave: 139192583 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Penelope Fitzgerald, ideia independenteduna, Punch aldizkariko editorea zen Edmund Knoxen eta Christina Hicks, Oxfordeko Unibertsitatera joan zen lehen emakumearen alaba zen, eta baita ere Ronald Knox teologo eta nobela beltzen idazlearen, Dilly Knox kriptografoaren eta Wilfred Knox Bibliako ikertzailearen iloba.[1]

Bere familian, beraz, elizako gizonak eta prestakuntza intelektual onekoak zeuden, eta horrek, azkenean, bizitza aztoratu baten ondoren eragina izan zuen, idazketari berandu ekin zion: 1975ean argitaratu zuen bere lehen liburua.[2]

Wycombe Abbeyn eta Oxfordeko Somerville Collegen hezia izan zen. Ondoren, BBCn lan egin zuen Bigarren Mundu Gerraren garaian. 1941ean, Desmond Fitzgerald irlandar soldadua ezagutu zuen festa batean eta berarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituen.[1]

Familiarengandik independizatzeko aukera izan zuenean, 1960ko hamarkadan, Fitzgeraldek Italia Conti Academyn, arte dramatikoko eskola batean, irakasten hasi zen. Hirurogeita hamar urte bete arte jarraitu zuen irakasle lanetan. Gainera, Southwoldeko liburu denda batean lan egin zuen, Suffolken, eta bere esperientzia 1978ko Booker sariaren finalista izango zen The Bookshop liburuan nobelatuko du. Denbora batez, Batterseako ibai-etxe batean bizi izan zen, Tamesis gainean, eta bizipen horrek bere eleberri Offshore inspiratu zuen. 1979an Booker Saria irabazi zuen eleberri horrekin. Oso goiz edo ordu txikitan idazten zuen beti.[2]

Hasierako lanak

aldatu

58 urterekin hasi zuen bere literatur ibilbidea, 1975ean, Edward Burne-Jones (1833-1898) margolari prerrafaelitar baten biografia argitaratuz.[2]

Hurrengo urtean senarra hil zitzaion, eta 1977an The Knox Brothers argitaratu zuen, bere aitaren eta osaben biografia.[2]

Urte horretan bertan argitaratu zuen bere lehen eleberria, The Golden Child; poliziakoa eta komikoa. Museo batean garatzen da eta garai hartan nabarmendu zen Tutankamonen hilobiaren manian inspiratzen da.[2]

Ondoren, bere zuzeneko esperientzian oinarritutako beste eleberri batzuk idatzi zituen: The Bookshop (1978), Booker Sariaren finalista (2017an Isabel Coixetek zinemara egokitua), eta bere ibai bizitzari buruzko Offshore (1979), 1979ko sari gutiziatu hori irabazi zuena. Human Voices (1980) lanean, gerra garaian BBCn izan zuen bizitza kontatzen du, eta At Freddie'sek (1982) arte dramatikoko eskolan izan zuen irakaskuntza gogorarazten du.[2]

Eleberri historikoak

aldatu

1984an Charlotte Mew (1869-1928) poetaren biografia argitaratu ondoren, eleberri historikoak idazten hasi zen. Lehenengoa Innocence (1986) izan zen, 1950eko Italian garatu zena eta aristokrata pobretu baten alabaren eta hegoaldeko familia bateko doktore komunista baten arteko maitasun harremana kontatzen duena. Antonio Gramsci (1891-1937), teoriko marxista, bigarren mailako pertsonaia bezala agertzen da.[2]

Maitasunezko kontakizun luze bat, The Beginning of Spring (1988), 1913ko Moskun kokatzen da, eta iraultza boltxebikearen aurreko mundua jorratzen du Errusian jaiotako enpresari britainiar txiki baten arazoen bidez. Fitzgerald Moskun egona zen 1972an, eta ondo ezagutzen zuen hango literatura.[2]

The Gate of Angels (1990) 1912ko Cambridge Universityn lan egiten duen eta bizikletatik erori ondoren erizain batekin maitemintzen den fisikari teoriko baten ingurukoa da.[2]

Azkenik, The Blue Flower (1995), Fitzgeralden azken eleberria, Novalis XVIII. mendeko poeta eta filosofoari buruzkoa da. Hau idatzi aurretik egileak alemana ikasi zuen eta lehen iturriak kontsultatu zituen. Beste pertsonaia historiko batzuk, Goethe edo Friedrich von Schlegel pentsalaria kasu, kontakizunean parte hartzen dute. Liburuak, maisulan bezala goraipatuak, National Book Critics Circle Award saria irabazi zuen, 1997an, eta britainiar prentsak urteko libururik onentzat jo zuen.[2]

Penelope Fitzgeraldek bere ibilbide literarioari oso berandu ekin bazion ere, errespetua, miresmena eta nolabaiteko harridura izan dituen idazlea izan da, bere xarma berezia zehazteko zailtasunaren ondorioz. Julian Barnesek xehetasunaren zentzua nabarmentzen du, askotan dokumentazio arduratsuaren emaitza dena, zehaztasun harrigarriarekin konbinatuta.[3]

Biografiak

aldatu

Eleberriak

aldatu

Ipuinak

aldatu
  • The Means of Escape (2000), hil ondokoa.

Saiakerak

aldatu
  • A House of Air (2005), Terence Dooleyk argitaratua; Hermione Leeren sarrera.

Gutunak

aldatu
  • So I Have Thought of You. The Letters of Penelope Fitzgerald (2008), Terence Dooleyk argitaratua; A. S. Byatten hitzaurrea.

Sariak

aldatu
  • 1979an Booker saria
  • 1996an Heywood Hill Literatur Saria jaso zuen literaturan egindako ibilbideagatik.[10]
  • National Book Critics Circle Award saria 1997an
  • 1999an, hil baino urtebete lehenago, Golden Pen saria jaso zuen.[11]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «Fitzgerald, Penelope» Impedimenta 2011-08-19 (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. a b c d e f g h i j Ficciones. (2018-07-06). «BIOGRAFÍAS: Penelope Fitzgerald» BIOGRAFÍAS (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  3. (Gaztelaniaz) Echevarría, Ignacio. (2015-05-22). Penelope Fitzgerald | El Cultural. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  4. «La librería de Penelope Fitzgerald» La librería de Penelope Fitzgerald (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  5. (Gaztelaniaz) Cristina, Publicado por. A la deriva - Penelope Fitzgerald. (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  6. (Gaztelaniaz) «La voz de Penelope Fitzgerald» abc 2019-05-16 (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  7. (Gaztelaniaz) «Inocencia» Impedimenta (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  8. (Gaztelaniaz) «El inicio de la primavera» Impedimenta (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  9. «'Nonsense Is Only Another Language'» archive.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  10. (Ingelesez) Harvey-Wood, Harriet. (2000-05-03). «Penelope Fitzgerald» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  11. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Penelope Fitzgerald: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu