Polina Miller (lasterkaria)

abiadura-lasterkari errusiarra

Polina Andreievna Miller (errusieraz: Полина Андреевна Миллер) (Barnaul, 2000ko ekainaren 9a) 200 eta 400 metroko lasterketetan espezializatutako atleta errusiarra da.[1] Gazteentzako probetan hainbat errusiar errekor hautsi ditu.[2][3][4] 400 metroko proban txapelduna izan zen Errusian 2018an eta 2020an; 200 metroko proban brontzea eskuratu zuen pista estalian (2018) eta zilarra 400 metroko pista estalian (2019).[5][6]

Polina Miller (lasterkaria)

(2020)
Bizitza
JaiotzaBarnaul2000ko ekainaren 9a (23 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
EntrenatzaileaNadezhda Klevtsova (en) Itzuli

Instagram: p_milka IAAF: 14677015 Edit the value on Wikidata

Kirolari ibilbidea aldatu

2000. urteko ekainean jaio zen Bernaulen, Altai kraiaren hiri eta administrazio-zentroan, Errusian. Barnaul 2 eskolan eta "RCSP Atletismoan" Estatuko Kultura Erakundean trebatu zen, Nadezhda Vladimirovna Klevtsova atleta ohi eta entrenatzailearen zuzendaritzapean. Estatu mailako lehiaketetan bi eskualde ordezkatu zituen: Altáiko eta Krasnodarreko lurraldeak.

2017an egin zuen debuta nazioartean, Italiako Grosseto hirian jokatutako 20 urtez azpiko Europako Atletismo Txapelketan [7], non 200 metroko finalerdietan kanporatua izan zen, 23,92 segundoko denborarekin. Urte berean Errusiako Kirol Master titulua jaso zuen. [8]

2018an, Tamperen (Finlandia) egindako Sub-20 Atletismoko Munduko Txapelketan parte hartu zuen. Podiumera igotzeko atarian geratu zen, eta, 200 metroan, 23,92 segundoko marka batekin amaitu zuen laugarren, aurreko urtean lortutakoaren erregistro bera. Aste batzuk geroago, Berlingo Europako hitzorduan, Atletismoko Europako Txapelketan, 400 metroko finalerdian kanpoan geratu zen, ez baitzuen 51,65 segundo hobetu

2019an Eskoziara joan zen, Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketan parte hartzeko. Han, azken lasterketatik kanpo geratu zen berriro, 400 metroko finalaurrekoan bosgarrena baitzen (52,46 metroko marka).). Ondoren, Boråseko (Suedia) Sub-20 Europako Atletismo Txapelketan, 400 metroko lasterketan, lehen domina lortu zuen nazioarteko txapelketa batean. Halaber, Dohako (Catar) irailaren eta urriaren artean egin zen Munduko Atletismo Txapelketan parte hartu zuen. 400 metroko lasterketan parte hartu zuen, eta sailkapenean oso urrun geratu zen: hogeita bosgarren lekua eta 51,96 segundoko denbora. Emaitza onena Wuhanen (Txina) lortu zuen. Han, Errusia ordezkatu zuen Munduko Joko Militarretan, eta zilarrezko dominak lortu zituen 400 metroan (51,49 s) eta 4 x 400 metroko errelebo-konbinatuan (3:28,09 minutu).

Emaitzak aldatu

Denboraldiko aldatu

Errusia ordezkatuz
Urtea Lehiaketa Lekua Lanpostua Modalitatea Marka
2017 20 urtez beherakoen Europako Atletismo Txapelketa Grosseto 12.- (SF) 200 m. 23,92 s.
2018 20 urtez beherakoen Munduko Atletismo Txapelketa Tampere 4.1. 200 m. 23,92 s.
Europako Atletismo Txapelketa Berlín 11.- (SF) 400 m. 51,65 s.
2019 Pista estaliko Europako Atletismo Txapelketa Glasgow 5.- (SF) 400 m. 52,46 s.
20 urtez beherakoen Europako Atletismo Txapelketa Borås 1.1. 400 m. 51,72 s.
Munduko Atletismo Txapelketa Doha 25. (q) 400 m. 51,96 s.
Munduko Joko Militarrak Wuhan 2.1. 400 metro 51,49 s.
2.1. Erreleboak 4 × 400 metro 3:28,09 m.
2021 Diamante-liga - Athletissima Lausana 1.1. 400 metro 52,16 s

Marka onenak aldatu

Diziplina Marka Lekua Data
60 metro lau (pista estalia) 7,56 s. Irkutsk 2019ko urtarrilaren 12a
100 metro lau (kanpokoa) 11,74 s Txeboksary 2019ko abuztuaren 2a
200 metro lau (kanpokoa) 23,15 s. Smolensk 2018ko maiatzaren 30a
200 metro lau (pista estalia) 23,77 s. Mosku 2018ko otsailaren 13a
400 metro lau (kanpokoa) 50,76 s. Tomblaine 2021eko uztailaren 5a
400 metro lau (pista estalia) 50,71 s. San Petersburgo 2022ko otsailaren 16a
Erreleboak 4 x 100 metro 45,13 s. Txeliabinsk 2020ko irailaren 11
Erreleboak 4 x 400 metro 3:28,09 m. Wuhan 2019ko urriaren 26a

Erreferentziak aldatu

  1. Ficha de Polina Miller. World Athletics.
  2. Алтайская легкоатлетка Полина Миллер установила рекорд России. ALT.KP.
  3. ГОЛЫЙ СПОРТ. ПОЛИНА МИЛЛЕР. Match TV.
  4. Легкоатлетка Полина Миллер побила юниорский рекорд России в беге на 300 м. Russian Today.
  5. Resultados del Campeonato Nacional de Atletismo de Rusia. RusAthletics.
  6. Resultados del Campeonato Nacional de Atletismo de Rusia en Pista Cubierta. RusAthletics.
  7. Легкоатлетка Полина Миллер отказалась от участия в юношеском чемпионате мира в Найроби. TASS.
  8. ПРИКАЗ "О ПРИСВОЕНИИ СПОРТИВНОГО ЗВАНИЯ "МАСТЕР СПОРТА РОССИИ". Ministerio de Deportes de Rusia.

Kanpo estekak aldatu