Luis Villasante
Aita Luis Villasante Kortabitarte (Gernika, Bizkaia, 1920ko martxoaren 22a - Oñati, Gipuzkoa, 2000ko abenduaren 2a) frantziskotarra, euskal hizkuntzalaria eta euskaltzaina izan zen.
Luis Villasante | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1970 - 1988 ← Manuel Lekuona - Jean Haritxelhar → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Villasante Kortabitarte | ||
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1920ko martxoaren 22a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Oñati, 2000ko abenduaren 2a (80 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Comillasko Pontifize Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta hizkuntzalaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea Euskaltzaindia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena | ||
![]() ![]() |
BizitzaAldatu
1937an, jaioterriak pairatutako bonbardaketaren lekuko izan zen. 1945ean apaiztu zen frantziskotar. Teologia ikasi zuen Comillasen, eta han aurkeztu zuen doktore tesia, 1950ean La Sierva de Dios M. Ángeles, concepcionista franciscana (1873-1921). Estudio místico de su vida izenburuarekin.
Axularren Gero liburu ezaguna sakonki ikertu eta gaztelaniazkotu zuen, eta 1976an edizio kritikoa argitaratu. Euskalari gisa egindako lanen artean, aipatzekoak dira, orobat, Luis Eleizalde bildumakoak (1970-1988). Bildumako bederatzi liburu horietatik lehenengo zortzietan, Villasantek euskal morfologia eta sintaxia aztertu zituen, euskara idatzia bateratzeko ildoak ezartzeko asmoz. Bederatzigarren eta azken liburuan (Euskararen auziaz, 1988), berriz, bere iritzia azaltzen du, euskararen arazo eta irtenbideez.
1950ean euskaltzain oso egin zuten, eta bosgarren euskaltzainburua izan zen 1970etik 1988 arte. Agintaldi hartan, euskara batua sortzeko prozesua sotiltasun handiz zuzendu zuen.
EIZIEko ohorezko kide izendatu zuten 1996an, eta Eusko Ikaskuntzako giza eta gizarte zientzietako saria jaso zuen 1997an. 2000ko abenduaren 2an hil zen, Arantzazuko santutegian.
LanakAldatu
Euskal literaturazAldatu
- Historia de la Literatura Vasca (Sendoa, (1961); Arantzazu. 1979. ISBN 84-7240-114-6)
- XVII. mendeko literatura: Donibane Lohitzuneko idazleen eskola. (1973) Udako Euskal Unibertsitatean, Iruñeko lehen ekitaldian.[1]
- Axular. Mendea, gizona, liburua (1972).
Euskal hizkuntzalaritzaAldatu
- Axular-en hiztegia. Euskara-Español-Français. Español-Euskara. Français-Euskara. (1973).[2]Aita Villasante UEUn Larraonako jantokian (Iruñea, 1977)
- Arantzazu-Oñati eta inguruko euskal hiztegia (1994). Hiztegiaren beste egilea: Candido Izaguirre.
Luis Eleizalde bildumaAldatu
Euskara idatzia bateratzeari buruzko bilduma horretako bederatzi liburuak argitaratu zituen:
- Hacia la lengua literaria común (1970).
- La declinación del vasco literario común (1972).
- Palabras vascas compuestas y derivadas (1974).
- Sintaxis de la oracion compuesta (1976).
- Estudios de sintaxis vasca (1978).
- La h en la ortografia vasca (1980).
- Sintaxis de la oracion simple (1980).
- La oracion causal en vasco (1986).
- Euskararen auziaz (1988).
ErlijioaAldatu
- La sierva de Dios M. Ángeles Sorazu, concepcionista franciscana. Estudio místico de su vida (1950).
- Nere izena zan Plorentxi. Angeles Sorazuren bizitza (1961).
- Jainkoa (1962).
- Jesukristo (1969).
- M. Ángeles Sorazu: Un mensaje para tiempos dificiles (1981).
- Kristau fedearen sustraiak. III. Eliza (1984).
- Kristau fedea (1986).
- Ángeles Sorazu: bizia eta mezua (1990).
- Ideario y camino espiritual de Ángeles Sorazu (1994).
- Nazareteko Jesusi buruz gogarteak (1998).
Sariak edo aitorpenakAldatu
- 1997ko Korrikan hasierako kilometroa egin zuen.[4]Euskal Herria Korrika abestiaren bideoa.[3]
- Luis Villasante parkea (Donostia)
- Aita Luis Villasante kalea (Errenteria)
- Aita Luis Villasante kalea (Gernika-Lumo).
ErreferentziakAldatu
- ↑ Villasante Kortabitarte, Luis. (1973). XVII. mendeko literatura: Donibane Lohitzuneko idazleen eskola. (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
- ↑ Villasante Kortabitarte, Luis. (1974). Axular-en sintaxi eta morfosintaxia. (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
- ↑ Otamendi, Koldo. KORRIKA KANTUZ KANTU: ASIER GOZATEGI. (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- ↑ Otamendi, Koldo. KORRIKA KANTUZ KANTU: ASIER GOZATEGI. (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
BibliografiaAldatu
- Sudupe, P. 2011: 50eko hamarkadako euskal literatura I. Hizkuntza eta ideologia eztabaidak, Donostia, Utriusque Vasconiae. ISBN 978-84-938329-4-0
- Sudupe, P. 2011: 50eko hamarkadako euskal literatura II. Kazetaritza eta saiakera, Donostia, Utriusque Vasconiae. ISBN 978-84-938329-5-7