Euro
Euro | |
ευρώ (greziera) | |
![]() | |
Euroaren sinboloa | |
ISO kodea: | EUR |
Estatua(k): Eurogunea: Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Eslovenia, Eslovakia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania Luxenburgo, Herbehereak eta Portugal. Besteak: Andorra, Vatikano Hiria, Kosovo, Monako, Montenegro eta San Marino. Lurraldeak: Guiana, Saint Pierre eta Mikelune, Guadalupe, Martinika, Mayotte, Reunion eta Akrotiri eta Dhekelia | |
Ikurra: | € |
Frakzioa: | 100 cent |
Txanponak: | 1, 2, 5, 10, 20, 50 cent eta 1€, 2€ |
Billeteak: | 5€, 10€, 20€, 50€, 100€, 200€, 500€ |
Truke tasa: 2008-07-19 |
1 EUR = 1.58474 USD |
Bankua: | Europako Banku Zentrala |
Euroa (EUR edo €) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamasei estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.
Europar Batasuneko herrialde guztietan ez da ezarri euroa legezko erabilerako monetatzat; batzuetan, nahi izan ez dutelako, eta, beste batzuetan, ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.
Euroa duten estatuen guneari "Eurogunea" deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.
EzaugarriakAldatu
Euroa 100 ehunetakotan zatitzen da. Europar Batasuneko agiri ofizialetan euro eta cent erabiltzen da, beti singularran.
Billeteak (5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500) hamabietako herrientzat berdinak dira. Txanponak ordea (1, 2, 5, 10, 20 eta 50 ehunetakoak eta 1 eta 2 eurokoak) aurrealde berdina dute baina atzealdea herrialde bakoitzean berezia da.
Txanponak, Estatu bakoitzean atzealde ezberdina du.
Billeten disenua Robert Kalinarena da, Austriako Banketxe Nagusikoa. Txanponen aurrealde arruntaren disenua Luc Luycxren lana da, Belgikako Errege Txanpon Fabrikakoa.
Euroa ECUren ondorengoa da, Europako Diru Unitatea (European Currency Unit).
IkurrakAldatu
Euro ikurra, Europako Batzordeak disenatua, epsilon (ε) greko hitzaren arabera eginda dago. E Europako iniziala zelako aukeratu zen. Bi marrak, euroko egonkortasunari buruz dio.
Euroko nazioarteko txikigarria EUR da, eta Normalizaziorako Nazioarteko Organizazioak erregeistratu du ISO;
HistoriaAldatu
1 Euro (€) | Lehen Txanpona |
13,7603 | Txelin austriar (ATS) |
40,3399 | Belgikar libera (BEF) |
0,585274 | Zipretar libera (CYP) |
1,95583 | Marko alemaniar (DEM) |
15,6466 | Estoniar koroa (EEK) |
166,386 | Espainiar pezeta (ESP) |
5,94573 | Marko finlandiar (FIM) |
6,55957 | Frantziar libera (FRF) |
340,750 | Greziar drakma (GRD) |
0,787564 | Irlandar libra (IEP) |
1936,27 | Italiar lira (ITL) |
0,702804 | Lituaniar litas (LTL) |
0,702804 | Letoniar lats (LVL) |
40,3399 | Luxenburgotar libera (LUF) |
0,429300 | Maltar lira (MTL) |
2,20371 | Florin herbeheretar (NLG) |
200,482 | Ezkutu portugaldar (PTE) |
239,640 | Tolar esloveniar (SIT) |
30,1260 | Eslovakiar koroa (SKK) |
Dibisa hasi zen ofizialez 1999ko urtarrilaren 1ean, hamaika herrialdeen artean, euro-gunea: Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Herbehereak eta Portugal. 2001eko urtarrilaren 1an Grezia erantsi zen euro-gunera eta 2007ko data berean, Eslovenia. Hala ere, txanponak eta billeteak egiteko denbora behar zen eta lehenagoko txanponak bizi ziren beren herrietan, beren kotizazioa galduta, ordaintzeko modura 2002ko urtarrilaren 1era, eurokoak aldatu zirenean. Euro eta lehenagoko dirua elkarrekin bizi izan ziren hilabete batzuk, aurreko dirua betiko desagertu arte.
Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Bulgaria, Polonia eta Suediak ez zuten euroa onartu.
2002ko uztailan, euroak estatubatuar dolarra gainditu zuen dibisa merkatuan.
2004eko maiatzean EBean sartu ziren Estatu berriak ez zuten berehalakoan euroa onartu, baina beharrezko baldintza ekonomikoak betetzeko asmoa zuten.
Herri batzuetan 1 zentimo eta 2 zentimoko txanponak kendu nahi dituzte, bere egin-prezioa bere balio-prezioa baino handiagoa delako. Susmatu den irtenbidea: prezioak ez aldatzea baina ordaintzeko unean, prezioak biribiltzea.
2011ko urtarrilaren 1ean Estoniak ere txanpon ofizialtzat hartu zuen. 2014ko urtarrilaren 1ean: Letonia. 2015ko urtarrilaren 1ean: Lituania.
Ikus, gaineraAldatu
- ISO 4217
- Vatikanoko euro txanponak
- San Marinoko euro txanponak
- Monakoko euro txanponak
- Portugalgo euro txanponak
- Letoniako euro txanponak
- Luxenburgoko euro txanponak
- Italiako euro txanponak
- Irlandako euro txanponak
- Herbehereetako euro txanponak
- Greziako euro txanponak
- Finlandiako euro txanponak
- Austriako euro txanponak
- Alemaniako euro txanponak
- Belgikako euro txanponak
- Espainiako euro txanponak
- Esloveniako euro txanponak
- Eslovakiako euro txanponak
- Zipreko euro txanponak
- Maltako euro txanponak
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) (Alemanez) Euro - diru paper