Enric Miralles
Enric Miralles i Moya (Bartzelona, 1955eko otsailaren 12a[1] - Sant Feliu de Codines, Bartzelona, 2000ko uztailaren 3a) arkitekto kataluniarra izan zen.
Enric Miralles | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1955eko otsailaren 12a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Sant Feliu de Codines, 2000ko uztailaren 3a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Igualada Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak |
Biografia
aldatuKataluniako Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan jaso zituen arkitektura ikasketak. Ondoren, New Yorkeko Columbia Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak. Jarduera profesionala Albert Viaplana eta Helio Pinhon arkitektoekin hasi zuen, 1983. urtera arte. Aldi berean, arkitektura irakasle aritu zen berak ikasitako bi unibertsitateetan. Orduan bere lehen bulegoa sortu zuen bere lehenengo emaztea izan zen Carme Pinosekin. Garai hartako lanak oihartzun internazionala izan zuen. Bere bigarren emaztearekin, Benedetta Tagliabuerekin, bulegoa berrantolatu zuen eta EMBT izena ezarri zion. Mundu osoko eskakizunak jasotzen zituen.
Lanak
aldatu- Gas Natural eraikuntza (Bartzelona) -- hil ostean amaitua.
- Eskoziako Legebiltzarra (Edinburgo) -- hil ostean amaitua.
- Vigoko Unibertsitateko kampusa (Vigo).
- Utrechteko udaletxea (Utrecht, Herbehereak).
- Gazteentzako Musika Eskola (Hanburgo, Alemania).
- Diagonal Mar parkea (Bartzelona).
- Koloreen parkea (Mollet del Vallès, Bartzelona).
- Sei etxebizitza (Amsterdam, Herbehereak).
- Japoniako Liburutegi Nazionala (Tokio, Japonia)--eraiki gabe.
- Unibertsitate Laborategiak (Dresden, Alemania)--eraiki gabe.
- Gizarte Etxea (Balenyá, Bartzelona).
- Kiroldegia (Leipzig, Alemania)--eraiki gabe.
- Arkitektura eskola (Venezia, Italia) -- eraiki gabe.
- Ontzirategia (Tesalonika, Grezia)--eraiki gabe.
- Hilerria (Igualada, Bartzelona).
- Gimnastika Erritimoko Zentro Nazionala (Alacant).
- Heaven pabilioia Tateyama museoan (Tateyama, Japonia).
- La Llauna Institutua (Badalona, Bartzelona).
- Barnetegia (Morella, Espainia).
- Kiroldegia (Huesca, Espainia).
- Meditazio pabilioia (Unazuki, Japonia).
- Círculo de Lectores elkartearen gizarte egoitza (Madril).
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz)Enric Mirallesen biografia[Betiko hautsitako esteka]