Ana Karolina Lannes

aktore brasildarra

Ana Karolina Lannes (Sapucaia do Sul, 2000ko maiatzaren 11a - ) aktore eta disk jockey brasildarra da.

Ana Karolina Lannes
Bizitza
JaiotzaSapucaia do Sul2000ko maiatzaren 11 (23 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm3021097 Instagram: karollannes_ Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ama hil zenean, Ana Karolinak lau urte besterik ez zituela, osaba Fábio Lopes eta João Paulo Afonso haren bikotekidearekin joan zen bizitzera[1].

2017an, Brasilgo hedabide nazionalen arreta erakartzen hasi zen, oso argala zelako, antzeztu zituen pertsonaietatik nahiko desberdina. Elkarrizketetan, elikagaien birhezkuntza prozesuan dagoela aldarrikatu zuen[2].

2018an, lesbiana gisa armairutik irten zen, baina honek bere hazkuntzarekin zerikusirik ez zuela jakinarazi zuen, eta jendea bere sexualitatea bikote homosexual batek hazi izanarekin lotzen hasi zenean, asko haserretu zen. Gaur egun, disk jockey gisa lan egiten du Campo Grandeko LGBT klub batean eta arte eszenikoak ikasten ari da Mato Grosso do Sulgo Estatuko Unibertsitatean[3].

Lanak aldatu

Telebista aldatu

Hasiera urtea Izenburua Pertsonaia Urteak
2007 Duas Caras Sofia Alves Negroponte 2007 - 2008
2008 Ciranda de Pedra Lindalva Carmelo 2008
2010 Tempos Modernos Maria Eugênia Cordeiro Bodanski / Nelinha (txikitan) 2010
2012 Avenida Brasil Ágata Moreira Araújo de Oliveira 2012
2022 O Beijo Adolescente 2022
2022 Não Foi Minha Culpa: Brasil Mary Lee 2022

Filmak aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia
2013 Minha Mãe É uma Peça Marcelina (txikitan)[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Portugesez) «Ana Karolina Lannes fala que quer usar sobrenome do tio e de seu parceiro» Caras 2014-02-18 (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
  2. (Portugesez) Gomes, Laís. «Ana Karolina Lannes: veja antes e depois da Ágata de 'Avenida Brasil'» Revista Ego 2017-03-23 (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
  3. (Portugesez) «Nanda Costa, Lulu Santos, Hugo Bonemer: os famosos que 'saíram do armário' em 2018» Extra 2018-12-30 (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
  4. (Portugesez) «Ana Karolina Lannes revela bastidor de filme: 'Não comi o frango, prefiro filé'» Purepeople 2013-06-23 (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).

Kanpo estekak aldatu