Kristóf Milák
Kristóf Milák (Budapest, 2000ko otsailaren 20a) hungariar igerilaria da, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu dituena, bata urrezkoa eta bestea zilarrezkoa[1]. 200 metro tximeletako munduko errekorra du. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko bat lortu zuen.
Kristóf Milák | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 2000ko otsailaren 20a (24 urte) |
Herrialdea | Hungaria |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Biografia
aldatu2017an Munduko txapelketetan hartu zuen parte 100 metro tximeletan eta finalerdietan munduko junior errekorra egin zuen. Ondoren finalean bigarren egin zuen eta berriz gainditu zuen munruko junior errekorra, 50.62 segundutan utziz[2]. 2018an Europako txapelduna izan zen eta Gazteen olinpiadetan hiru urrezko domina eta zilarrezko bat eskuratu zituen.
2019ko Munduko txapelketatan urrezko domina eskuratu zuen 200m tximeletan, eta hori gutxi balitz 10 urtetan mantendu izan zen Michael Phelps historikoaren errekorra hautsi zuen. 1:50.73 denbora ME egin zuen, 19 urte baino ez zituela[3]. COVID-19 pandemiak erasan zuen 2020an eta positibo eman zuenez ezin izan zuen Nazioareko Igeriketa Ligan parte hartu[4].
Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen 200 metro tximeletan eta 1:51.25 denbora markatu zuen, errekor olinpikoa OE hain zuzen ere[5]. 100 metro tximeletan ere hartu zuen parte eta zilarrezko domina kolkoratu zuen.
Palmaresa
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Tokio 2020 | 200m tximeleta OE | 1:51.25 | |
100m tximeleta | 49.68 | ||
Paris 2024 | 200m tximeleta | 1:51.75 | |
Munduko txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Budapest 2017 | 100m tximeleta | 50.62 | |
Gwangju 2019 | 200m tximeleta ME | 1:50.73 | |
Budapest 2022 | 100m tximeleta | ||
Budapest 2022 | 200m tximeleta | ||
Europako txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Glasgow 2018 | 200m tximeleta | 1:52.79 | |
Budapest 2020 | 100m tximeleta | ||
Budapest 2020 | 200m tximeleta | ||
Erroma 2022 | 100m tximeleta | ||
Erroma 2022 | 200m tximeleta | ||
Erroma 2022 | 4x200m tximeleta | ||
Erroma 2022 | 100m estilo librea | ||
Erroma 2022 | 4x100m estilo librea | ||
Belgrado 2024 | 100m tximeleta | ||
Belgrado 2024 | 200m tximeleta |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Swimming-Rattled by ripped trunks, Hungary's Milak settles for gold» Reuters 2021-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2017-07-29 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
- ↑ (Ingelesez) «Kristof Milak Slaughters Phelps' 200 Fly World Record In 1:50.73» SwimSwam 2019-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
- ↑ (Ingelesez) «Kristof Milak aún siente los efectos físicos del coronavirus» SwimSwam 2020-12-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
- ↑ (Ingelesez) «Swimming - Final Results» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).[Betiko hautsitako esteka]