Julio Peña Fernández
Julio Peña Fernández (Donostia, 2000ko uztailaren 15a - ) donostiar aktore eta abeslaria da, Bia eta Acacias 38 saioetan egindako lanagatik ezaguna dena besteak beste.
Julio Peña Fernández | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julio Peña Fernández |
Jaiotza | Donostia, 2000ko uztailaren 15a (24 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta abeslaria |
Altuera | 178 zentimetro |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
aldatuJulio Peña Fernández Donostian jaio zen 2000. urtean, nahiz eta Madrilen hazi. Bertan hainbat interpretazio ikastaro egin zituen hiriko zenbait akademiatan. Arreba bat eta bi anaiorde ditu, bata aitaren aldetik eta bestea amaren aldetik.
Ibilbidea
aldatu2012tik hainbat antzezlanetan parte hartu du: The Nightmare Before Christmas (2012), Miles gloriosus (2013), Spamalot (2014), Mamma Mia! (2015) eta Los Pelópidas (2016); baita hainbat musikaletan ere, esaterako, Alicia en el país de las maravillas (Alizia Lurralde Harrigarrian) (2017), Corpse Bride (2018) eta Moulin Rouge! (2018) Teatro Arcadia antzokian.
2018an, Isabel Souzarekin batera, Disney Channel Latinoaméricako Bia telesailean parte hartzeko hautatu zuten, Manuel Gutiérrez Quemola-ren paperarekin. Paper hori Madrilgo Jana antzerki eskolan zegoela lortu zuen. Telesailaren ekoizleak, pertsonaia nagusia aurkitu asmoz, casting bat egitera joan ziren aipatutako eskolara. Peñak hasieran ez zuen bertan parte hartzeko asmorik, baina, azkenean probak gaindituta, kontratatu zuten, eta Buenos Airesera lekualdatu zen, bertan ekoitzi baitzuten telesail hura. Bere antzezpenari esker, Mexikoko Kids' Choice Awards sarietan telebistako aktore gogokoena izateko proposatu zuten, eta baita 2021eko Premios Lo Más Escuchado sarietan ere, urteko aktore gisa, eta, azkenik, Brasilgo SEC Awards sarietan nerabe telesaileko aktore bezala.
2021eko urtarrilean, TVEko Acacias 38 telesailean sartu zen, Guillermo Sacristán pertsonaiarena eginez, harik eta telesaila amaitu zen arte, urte bereko maiatzean. Urte horretan bertan, bi antzezlanetan aritu zen: Something Rotten! musikalean, Madrilgo Teatro Arapiles antzokian estreinatuta, eta Embrague antzezlanean, Raúl Barrancok idatzia eta Jacobo Muñozek zuzendua.
2021eko otsailean, Disney+ek argitaratutako Bia: un mundo al revés telesail berezian parte hartu zuen, telesailaren bi denboraldien ostean, amaiera gisa erabili zutena.
2021eko irailean, Aitanaren «Berlín» abestiaren bideo musikatuan parte hartu zuen, Aitanaren amodiozko desira hezurmamituz; alegia, Miguel.
2022an, Netflixeko A través de mi ventana filmako protagonistaren papera egin zuen, Ares Hidalgo izenpean. Filma Ariana Godoy idazle venezuelarrak idatzitako best-sellerean oinarritzen da.
2023ko ekainean, Ares Hidalgoren papera errepikatu zuen A través del mar filman, Netflixen eskutik hau ere.
Gainera, 2023an, La Casa de Papel telesailaren Berlin deituriko spin-off-ean protagonisten artean aritu zen, aipaturiko biak, berriz ere, Netflixek ekoitziak. Azken honetan, besteak beste, Pedro Alonso, Begoña Vargas eta Michelle Jenner aktoreekin aritu zen.
Filmografia
aldatuZinema
aldatuUrtea | Filma | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2022 | A través de mi ventana | Ares Hidalgo |
Telebista
aldatuUrtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2019–2020 | Bia | Manuel Gutiérrez Quemola | 121 atal |
2021 | Acacias 38 | Guillermo Sacristán | 80 atal |
2021 | Bia: Un mundo al revés | Manuel Gutiérrez Quemola «El Puma» | Telebista saioa |
2023 | Berlin | Roi | Telesail osoa (8 kapitulu) |
Bideoklipak
aldatuUrtea | Abestia | Artista |
---|---|---|
2021 | «Berlín» | Aitana |
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |