Merkantzia-tren
Merkantzia-trena potentzia handiko tren-makina batek eta karga-garraiorako prestatutako bagoi batzuek osatutako trena da; ohikoa da tren horiek bi tren-makinarekin ikustea, potentzia handia behar baitute beren karga-tonak mugitzeko, eta malda handieneko ibilbideetan lokomotor gehiago ere behar izan ditzakete.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0a/Mercanc%C3%ADas_en_Miranda_de_Ebro.jpg/300px-Mercanc%C3%ADas_en_Miranda_de_Ebro.jpg)
Askotan tren horiek geltoki propio batzuk erabiltzen dituzte, hirietatik gertu dauden industrialdeetan egon ohi direnak, zerbitzua ematen duten enpresetatik hurbilago daudenak eta bidaiarien trafikoa oztopatzen ez dutenak.