Odón Elorza

politikari espainiarra

Odon Elorza González[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko apirilaren 4a) politikaria da, PSE-EE alderdikoa. 1991etik 2011 arte Donostiako alkate izan zen.

Odón Elorza

(2013)

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a -
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 14a -
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko uztailaren 12a - 2019ko maiatzaren 21a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko urtarrilaren 8a - 2016ko maiatzaren 3a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko abenduaren 9a - 2015eko urriaren 27a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Donostiako alkate

1991ko ekainaren 20a - 2011ko ekainaren 11
Xabier Albistur - Juan Karlos Izagirre

Eusko Legebiltzarreko diputatua

1990eko abenduaren 18a - 1991ko urriaren 8a - Iñaki Arriola López
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Eusko Legebiltzarreko diputatua

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Eusko Legebiltzarreko diputatua

1984ko martxoaren 22a - 1991ko urriaren 8a

Eusko Legebiltzarreko diputatua

1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Donostiako udaleko zinegotzia

1979ko apirilaren 19a - 2011ko ekainaren 11
Bizitza
JaiotzaDonostia1955eko apirilaren 4a (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, saltzailea eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaPSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEspainiako Langile Alderdi Sozialista
PSE-EE

odonelorza.com
Facebook: odonelorza Twitter: odonelorza2011 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortza (argipena)».

Bizitza aldatu

Donostiako kaian jaio zen: aita armadore zuen, eta amaren aldetik, Badajoztiko jatorria du. Ikasketak Mundaiz ikastetxe erlijiosoan egin zuen. Batxilergoa bukatu arren, ez zen karrera unibertsitario hasi berehala, eta izozki saltzaile ibili zen gaztaroko urte batzuetan. Bere esanetan, hortik etorri zitzaion jendartean murgiltzeko erraztasuna. Politikan ibili eta gero, zuzenbide karrera egiten sartu zen, lanarekin bateratzeko zailtasunak zirela eta hamar urteren buruan bukatu zuen, 1997an. Ana Maria Lanfus donostiar burgesiako familiako alaba batekin ezkonduta dago eta ez dute seme alabarik.

PSE alderdiaren baitan, 1979ko iraileko udal hauteskundeetan Donostiako zinegotzi aukeratu zuten; 2011ko udal hauteskundeak arte, kargu horretan etengabe ibili zen. Gainera, 1984tik 1991era Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen. 1991eko ekainaren 20an Donostiako alkatetza lortu zuen, botu eta zinegotzi gehien lortu ez arren, EAJ alderdiarekin eginiko akordio bati esker. 1999tik 2002 urteko hasiera bitartean PP alderdiarekin mantendu zen alkatetzan. Geroztik Ezker Batua eta beste alderdi batzuekin izandako lankidetzari esker segitu zuen alkate.

Alkatetzan irauteko garatutako akordio-politika nahasia eta gorabeheratsua zela-eta eta udal politikan izan duen jarreragatik, demagogo eta pertsonalista izatea leporatu zaio hainbat aldetatik.[2][3] 2011ko udal hauteskundeetan Bilduk udal hauteskundeak irabazi zituen Donostian eta sozialistek hainbat eserleku galdu zituzten. Elorzak hauteskundeak galdu zituelako eta beste arrazoi politiko batzuen erruz, alkate izateko hautagaitza eta zinegotzi kargua utzi zituen.[4] Ernesto Gasco izendatu zuten alkatetzarako hautagai.[4] 2014tik Espainako Kongresuko diputatua izan zen, Gipuzkoan lortutako jarlekuarekin

2022an Donostiako Udalaren hauteskundetarako berriro ere PSOEren hautagai izateko bere burua aurkeztu zuen baina, urriaren 9an, militanteen gehiengo batek beste hautagaiaren alde egin zuen, Marisol Garmendiaren alde, hain zuzen. Marisol Garmendiak militanteen botoen % 66 eskuratu zituen, Odon Elorza alkate ohi eta diputatuari nagusituta; 222 boto lehenak, eta 115 bigarrenak.[5][6]

Erreferentziak aldatu

  1. Elorza abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Elortza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. (Gaztelaniaz) El diputado de Cultura tacha a Elorza de "populista, demagógico y personalista, www.elpais.com. 1999-08-05.
  3. (Gaztelaniaz) 'La batalla de Donostia, bajo el 'efecto Elorza', www.diariovasco.com, 2007-05-14.
  4. a b (Gaztelaniaz) La despedida menos decorosa para Odón Elorza. El Pais (Noiz kontsultatua: 2011-6-9).
  5. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20221010/goia-habra-dormido-a-pierna-suelta-dice-elorza-tras-ganar-las-primarias-garmendia
  6. https://www.berria.eus/paperekoa/1892/006/001/2022-10-11/garmendiak-dio-pse-eek-lidergo-berri-bat-duela-donostiako-alkatetzarako.htm

Kanpo estekak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Odón Elorza



Aurrekoa
Xabier Albistur (EA)
 
Donostiako Alkatea

1991ko maiatzaren 10etik2011ko ekainaren 11ra
Ondorengoa
Juan Karlos Izagirre (Bildu)