Michael Smith (kimikaria)
Michael Smith (Blackpool, Ingalaterra, 1932ko apirilaren 26a - Vancouver, Kanada, 2000ko urriaren 4a) kanadar kimikaria izan zen, jatorriz britainiarra.
Michael Smith (kimikaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Blackpool, 1932ko apirilaren 26a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Vancouver, 2000ko urriaren 4a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Manchesterreko Unibertsitatea Arnold School (en) |
Tesia | Studies in the stereochemistry of diols and their derivatives (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, biokimikaria, unibertsitateko irakaslea eta genetista |
Enplegatzailea(k) | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society European Molecular Biology Organization (en) Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Biografia
aldatuFamilia apal batean sortu zen, baina beka batekin, Arnold School eskola pribatuan sartu zen, eta gerora, ohorezko kimikako egitasmoan sartu zen, Manchesterko Unibertsitatean. 1953an graduatu zen, eta handik hiru urtera eskuratu zuen doktoregoa. 1956an bertan, Vancouverrera aldatu zen, Gobind Khorana zientzialariak erakarrita, eta Khoranaren lan-alorra biologiako molekula garrantzitsua zenez, nahiz eta hura Smithen lan alorra ez izan, horretan trebatu zen haren laborategian; zelularen jarduera genetikoan eragina duten, eta horrenbestez, biologian garrantzi handia duten molekula handien sintesiaren inguruko lanak egiten hasi zen. 1960ko hamarraldiaren hasieran tarte labur batez Estatu Batuetan egon ondoren, Kanadara itzuli zen berriro.
1966an Vancouverko Unibertsitatean hasi zen ikerketak egiten, eta Kanadako hiritartasuna hartu zuen. 1971tik 1972ra, Ingalaterrako Cambridge Unibertsitateko biologia molekularreko laborategian jardun zuen. Garrantzi handiko ikerketak egin zituen han, izan ere, ordura arte zientzialariek uste izan zuten gene baten baitan ezin zela aurrez erabakitako mutaziorik sortu; azido desoxirribonukleikoan mutazioak eragin ditzaketen eragileen bidez, zenbait eragiketa egin zitekeela bazekiten, baina Smithek metodo bat asmatu zuen, geneen bertsio eraldatuak xehetasun eta lastertasun handiz sortzeko aukera ematen zuena, eta metodo hori funtsezkoa izan da, automatizazioari esker, ingeniaritza genetikoan. 1993an, Kimikako Nobel Saria eskuratu zuen lan horiei esker, Kary B. Mullisekin batera.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu