Ireki menu nagusia

Mari Carmen Balenziaga (Zumaia, Gipuzkoa, 1922 - Zumaia, Gipuzkoa, 2000) aktore gipuzkoarra izan zen. Antzezle lanetan 65 urte zituela hasi zen Balenziaga. Zeregin horretan eman zituen urteetan, ETBko hainbat telesailetan hartu zuen parte, besteak beste, 64, Jaun ta Jabe eta Benta Berri saioetan. Bizitza osoan dendari izan ondoren, erretiroa hartu ondoren aurkitu zuen bokazio berria herriko jubilatuen egoitzako Itzurungo Uhinak antzerki taldean. 1998an, Besarkada saria eman zion Euskal Aktoreen Batasunak. 2000 urtea hasi berria zela hil zen bere jaioterrian.

Carmen Balenziaga
Bizitza
Jaiotza Zumaia1922ko otsailaren  21a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Zumaia2000ko urtarrilaren  8a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerak aktorea
IMDb nm1759897

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.