Ireki menu nagusia

Wojciech Jerzy Has (Krakovia, 1925eko apirilaren 1a - Łódź, 2000ko urriaren 3a) poloniar zinema-zuzendaria izan zen.

Wojciech Jerzy Has
Wojciech Jerzy Has.jpg
Bizitza
Jaiotza Krakovia1925eko apirilaren  1a
Herrialdea  Polonia
Bizilekua Krakovia
Heriotza Łódź2000ko urriaren  3a (75 urte)
Hobiratze lekua Doły cemetery Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Jadwiga Has
Hezkuntza
Heziketa Jan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow Itzuli
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta irakaslea
Jasotako sariak
IMDb nm0367860

BiografiaAldatu

1956ko belaunaldiko kide izan zen, Munk, Wajda eta abarrekin batera. Petla(1958) izan zen hark egindako lehen film luzea, eta Rozstanie filmarekin (1961) finkatu zituen bere estiloaren ezaugarri nagusiak. Rękopis znaleziony w Saragossie (1964, Zaragozan aurkitutako eskuizkribua) du lanik aipagarriena, Luis Buñuelek berak ere goraipatu izan zuena. 1980ko hamarkadan hainbat lan egin zuen telebistarako. Beste film hauek ere aipagarriak ditu: Lalka (1968), Pismak (1984).

1987-1989 urte-bitartean, Rondo Film Studio-ko zuzendari artistikoa eta Zinema Batzorde Poloniarreko kide izan zen. 1989-1990 urte-bitartean, Zinema Eskolako zuzendaritza saileko dekano izan zen. 1990ean, eskolako errektore egin zuten eta kargu horretan aritu zen sei urtez. Eskolari atxikiriko Indeks Studioko zuzendari eta aholkuri nagusia izan zen.

Filmografia hautatuaAldatu

  • Pętla, 1958
  • Pożegnania, 1958
  • Rozstanie, 1961
  • Jak być kochaną, 1962
  • Rękopis znaleziony w Saragossie, 1964
  • Szyfry, 1966
  • Lalka, 1968
  • Sanatorium pod klepsydrą, 1973
  • Nieciekawa historia, 1982
  • Pismak, 1984
  • Osobisty pamiętnik grzesznika... przez niego samego spisany, 1985
  • Niezwykła podróż Balthazara Kobera, 1988

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wojciech Jerzy Has