Leioa
Leioa Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Uribe Kosta eskualdekoa, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean kokatua. 1526an sortua, Leioa ezaguna da bertan daudelako Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoretza eta Bizkaiko campusaren egoitza. Udalerriak 8,6 km2 ditu, eta 2016. urtean 30.793 biztanle zituen.
Leioa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() Leioako udaletxea. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Bilbo Handia | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Iban Rodríguez Etxebarria (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48940 | ||||||||||
INE kodea | 48054 | ||||||||||
Herritarra | leioar, leioaztar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°19′44″N 2°59′05″W / 43.328888888889°N 2.9847222222222°W43°19′44″N 2°59′05″W / 43.328888888889°N 2.9847222222222°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 8,6 km² | ||||||||||
Garaiera | 50 metro | ||||||||||
Distantzia | 10 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 32.172 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 3.561,16 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,32 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 38,88 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,8 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 10,27 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,44 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 27,83 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 12.3 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1526ko urriak 31. urtea | ||||||||||
Webgunea | http://www.leioa.net |
IzenaAldatu
Juan Ramón Iturrizaren arabera, «Leioa» leiho ona esaerari legokioke. Antonio Truebaren iritziz, ostera, elexa ona herriaren izenaren sorburua izango litzateke.
«Lejona» aldaera udalerriaren izen ofiziala izan zen, 1979an udalerriak «Leioa» izen ofizial bakarra hartu zuen arte.
GeografiaAldatu
Herriaren erliebea nahiko laua da, 100 metrora heltzen diren mendixka batzuk baino ez daude. Kurkudi (126 m), Bolunburu eta Ikea (mendi) dira udaleko tokirik altuenak[4].
MugakideakAldatu
Mendebaldean Erandiorekin egiten du muga, ekialdean Getxorekin, eta hegoaldean Ibaizabal ibaiarekin. Ibaizabal mugaren beste aldean, mugakide Sestao du. Portugalete dago Getxoren aurrean Ibaizabalen beste aldean, eta eztabaidatu egiten da ea egoera horretan Portugalete mugakide ote den.
Batzuek uste dute Berango mugakidea dela, baina metro gutxigatik bada ere, ez da[5].
AuzoakAldatu
Leioa Avanzada errepidea edo Iparragirre Etorbideak zeharkatzen du, Bizkaian trafikorik handiena duten errepideetako bat. Herriaren erdigunea eta udaletxea autobide horren inguruan garatu dira. Leioako beste irudimenezko ardatz bat Ibaizabal ibaitik hurbil dagoen Metro Bilbaoko geltokitik Leioako Campusera igotzen den bidea litzateke. Bide hori tranbia batek egitea proiektaturik dago.
Sakabanaturiko beste hainbat auzo daude, ofizialak hauexek:[6]
- Aketxe, Artatza, Aldekoena, Artazagana, Basaez (gaur egun San Bartolome izenarekin ezagunagoa), Elexalde, Ibaiondo, Lamiako, Ondiz, Peruri, Pinueta, Santi Mami, Santsoena, Sarriena (jatorriz Ubeda izena zuena), Telleria, Txopoeta, Txorierri, Udondo eta Zuhatzu.
Leioako auzo izan ziren[6] Arara, Aretxabaleta, Arostegi eta Ubeda; azken hori, gaur egun Sarriena deitua.
Auzo ofizialak ez direnak baina herrian auzotzat hartzen diren leku-izenak: Ikea, Landabaso, Sakoneta, Mendibil, Gaztelueta, Kandela Zubieta...
HistoriaAldatu
Leioa, elizate independente gisa 1526ko urriaren 31an sortu zen[7], hamarrenak kobratzearen gaineko auzi baten epaiaren ondorioz Erandioko elizatetik banatu zenean. Bizkaiko Batzar Nagusietan 26. jarlekua eskuratu zuen (46.a gero).[8]
EkonomiaAldatu
Herriko ekonomia sektore nagusia zerbitzuena da. Hala ere, urtetan garaturiko hainbat industria mota daude: altzairugintza, kimika, mekanika, beira eta elikadura industria.
DemografiaAldatu
Leioak 30793 biztanle zituen 2016. urtean. Bizkaiko eta Bilbo Handiko beste herri batzuetan ez bezala, herriaren hazkunde nagusia ez zen gertatu 1950eko eta 1960ko hamarkadetan; izan ere, aldaketa handia 1970eko hamarkadan iritsi zen, inguruko beste herri batzuetan beherakada hasita zegoenean. Urte horietan, eta hurrengo hamarkadetan ere, Bilboko eta inguruko herrietako hainbat biztanleren jomuga izan zen Leioa, etxebizitzak merkeago zituelako batez ere. Horrez gain, garatu zen industriak Espainiatik hainbat pertsona erakarri zuen.
Gaur egun, biztanleriaren hazkundea motelduz joan da, nahiz eta oraindik jarraitu. Egun etxebizitza garestiagoa da eta gutxiago eraikitzen da; dena den, etorkizunari begira milaka etxe berri eraikiko dira Lamiako eta Udondoko auzoetan.
Biztanleriaren bilakaeraAldatu
Leioako biztanleria |
---|
![]() |
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Leioako alkatea EAJko Maria Carmen Urbieta da.
Leioako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 9 / 21 |
9 / 21 |
|||
Euskal Herria Bildu | 3 / 21 |
4 / 21 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 3 / 21 |
4 / 21 |
|||
Esnatu Leioa Despierta -> Ahal Dugu | 4 / 21 |
3 / 21 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 2 / 21 |
1 / 21 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
AzpiegiturakAldatu
GarraioaAldatu
MetroaAldatu
Bilboko metroaren 1. lineak Leioa zeharkatzen du, eta udalerrian hurrengo geltokiak ditu:
AutobusaAldatu
Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:
UnibertsitateaAldatu
Udalerrian Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko campusa dago, unibertsitatearen Campus nagusia, alegia. Errektoregoaren Egoitza jasotzeaz gain hurrengo Fakultate eta eskolak biltzen ditu:
- Arte Ederren Fakultatea
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Medikuntza eta Odontologia Fakultatea
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Zuzenbide Fakultatea
- Erizaintzako Unibertsitate Eskola
- Irakasleen Unibertsitate Eskola
- Lan Harremanen Unibertsitate Eskola
- Liburutegia
- Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa
- Ostalaritza Eskola
KulturaAldatu
HizkuntzaAldatu
Leioako hizkera ("Leyoáko berbeté") Leioan hitz egiten den bizkaieraren ipar-sartaldeko (Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea) azpieuskalkiaren aldaera da. Leioako hizkera Uribe Kostako eta Txorierri sartaldeko aldaeren tarteko berbeta da, Getxo eta Berangokoenen antzekoa.[9]
Ondasun nabarmenakAldatu
Leioaztar ospetsuakAldatu
- Sabino Bilbao (1897-1983), futbolaria.
- Felix Sesumaga (1898-1925), futbolaria.
- Laurentzi Gana (1937-), EAEko futbol federazioko presidentea izandakoa.
- Javier Landeta (1959-), EAEko atletismo federazioko presidentea izandakoa. EAEko futbol federazioko presidentea.
- Leire Ortueta (1971-), ballet dantzaria.
- Javier Mendizabal (1977-), skater profesionala.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Leioa, su medio físico y geográfico» Leioa.info (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
- ↑ «Leioako Udala - Kokapena» www.leioa.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
- ↑ a b Mikel Gorrotxategi, Iratxe Lasa eta Goizalde Ugarte: Leioako leku-izenak, Euskaltzaindia, Bilbo, 2012.
- ↑ «Leioako historia. Bere jatorria.» (WordPress) Leihoa.info (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
- ↑ Leioa a través de su historia liburua: 2. kapitulua
- ↑ Gaminde, Iñaki. (2001). Leioa berbarik berba. Leioako Udala = Ayuntamiento de Leioa ISBN 84-606-3136-2. PMC 432950112. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |
- Leioako Udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Ana Lopez Asensio. Leioa a través de la Historia. Leioako Udala. 2001. Liburua online irakurri eta deskargatu daiteke.