Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Burgos (argipena)».

Burgos[1] izen bereko Espainiako probintziaren hiriburua da. Gaztela eta Leon Autonomia Erkidegoaren barnean dago kokaturik, lurraldeko iparraldean. 2020an ia 180.000 biztanle zituen, Erkidego osoko bigarren populatuena izanda Valladolid eta gero, eta Salamanca baino lehen.

Burgos
Burgos
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaDaniel de la Rosa (en) Itzuli
Izen ofizialaBurgos
Jatorrizko izenaBurgos
Posta kodea09001–09007
INEk ezarritako kodea09059
HerriburuaBurgos city (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°20′27″N 3°41′59″W / 42.3408°N 3.6997°W / 42.3408; -3.6997
Map
Azalera107.08 km²
Altuera859 m
MugakideakVillagonzalo Pedernales, Villalbilla de Burgos, Tardajos, Alfoz de Quintanadueñas, Quintanilla Vivar, Villayerno Morquillas, Hurones, Rubena, Orbaneja Riopico, Cardeñajimeno, Cardeñadijo, Saldaña de Burgos eta Villariezo
Demografia
Biztanleria174.451 (2023)
968 (2022)
alt_left 92.108 (%52,8) (%48) 83.713 alt_right
Dentsitatea1.629,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia947
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakLoudun, San Juan de los Lagos (udalerria), Peçac, Brujas, Vicenza eta Settat
MatrikulaBU
aytoburgos.es

Gaztelako Erresumako hiriburua izan zen, baita Gaztelako koroakoa ere tarteka, 1230etik Errege Katolikoen garaia arte. XIX. mendean Gaztela Zaharra lurralde historikoko hiriburua izan zen halaber. Eta XX. mendean idustrializazio prozesu handia izan zuen, batez ere automobilgintzan eta elikadura arloan.

Monumentu multzo zabala dauka, UNESCOk gizateria ondaretzat hartutako Katedrala eta Done Jakue bidea barne. 2010ean Giza Eboluzioaren Museoa ireki zuten, Atapuercako aurkikuntza arkeologikoek osatutakoa.

Geografia aldatu

Mugakideok ditu: ipar-mendebaldean, Tardajos eta Alfoz de Quintanadueñas; iparraldean, Alfoz de Quintanadueñas, Quintanilla Vivar, Villayerno Morquillas eta Hurones; ipar-ekialdean, Hurones eta Rubena; mendebaldean, Tardajos eta Villalbilla; ekialdean, Rubena, Orbaneja Riopico eta Cardeñajimeno; hego-mendebaldean, Villagonzalo Pedernales; hegoaldean, Villagonzalo Pedernales, Villariezo, Modúbar de la Emparedada eta Cardeñadijo; eta hego-ekialdean, Cardeñajimeno eta Cardeñadijo.

Itsaso mailatik 856 metrora dago eta Arlanzón ibaiak zeharkatzen du.

      Datu klimatikoak (Burgos (1971–2000))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.7 8.9 12.0 13.3 17.2 22.0 26.4 26.7 22.9 16.5 10.7 7.6 15.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.7 4.1 6.3 7.8 11.4 15.2 18.7 18.9 15.7 10.9 6.2 3.9 10.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.2 -0.6 0.6 2.2 5.6 8.4 11.0 11.1 8.5 5.3 1.6 0.3 4.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46 42 31 65 69 46 30 27 36 50 56 57 555
Euri egunak (≥ 1 mm) 8 8 6 9 10 6 4 4 5 8 8 9 85
Elur egunak (≥ 1 mm) 5 4 3 2 0 0 0 0 0 0 2 3 19
Eguzki orduak 90 113 171 173 213 270 312 291 218 150 108 74 2183
Iturria: AEMET[2]

Historia aldatu

 
XVI. mendeko ilustrazioa, harresiak oraindik oagertzen direlarik.

Neolito eta Burdin Aroaren garaietako aztarnak daude Gazteluaren muinoan, hiriaren gainaldean.

Hala ere, Diego Rodríguez "Porcelos" kontea hiriaren sortzailetzat hartzen dute, 884. urtean. 930 inguruan, Gaztelako konderriaren hiriburu bihurtu zen, Leongo Erresumaren menpe lehenik eta independiente geroago Fernán González konteari esker. Halaber, Gaztelako Erresumaren hiribura izan zen eta, tarteka, baita Gaztelako Koroarena ere, 1230etik Errege-erregina Katolikoen agintaldia arte. Horiek 1512an Burgosko Legeak diktatu zituzten, Ameriketan aplikatzekoak. XVI. mende haren amaieran, oraingo azaleraz gain probintziak hartzen zuen Soria eta Kantabriako zati handi bana, Trebiñuko Konderriaz gain.

Gaztela Zaharraren eskualde historikoaren hiriburua izan zen XIX. mendean zehar. Eta XX. mendean idustrializazio prozesu handia gertatu zenez, batez ere automobilgintzan eta elikadura arloan, hazkunde demografikoa izan zuen: 1900ean, 30.000 biztanle; 1940an, 60.000; eta 1970ean, ia 120.000.

XX. mendearen azken herenean, Frankismoaren azken urteetan hain zuzen ere, historia garaikidearen garrantzi handia izan zuen Burgosko prozesua izenekoa. Hiriko Gobernu Militarrean egin zen.

XXI. mendean, azkenik, 2014ko Gamonalgo gatazka aipagarria da, Udaleko plan urbanistiko baten aurkako herri ekimen erraldoia izan zena, helburua lortu zuena.

Auzoak aldatu

Historian zehar, Burgosko alde zaharretik banandutako hainbat herri egon dira. XX. mendeko hirigintza hazkundeak herri hauetako batzuk hiriko auzo bihurtu ditu eta gaur egun hirigunearen zati dira, Las Huelgas, Hospital del Rey, Villargámar eta Gamonal de Riopico.

Urrutiago zeuden herriak (Castañares, Cortes, Cótar, Villafría de Burgos, Villagonzalo-Arenas, Villalonquéjar, Villatoro, Villayuda, La Ventilla eta Villímar) Burgosen menpe egon arren, fisikoki banaturik daude oraindik.

Kultura aldatu

Monumentuak aldatu

Burgosko katedrala estilo gotikoaren adibiderik ederrenetakoa da, hala Iberiar penintsulan nola Europa osoan ere. XIII. mendekoa, XV. eta XVI. mendeetan aldaketa garrantzitsuak egin zizkioten. UNESCOk 1984an Gizateria Ondare izendatu zuen, eta 10 urte geroago berriztatze lanei ekin zieten. 300.000-400.000 bisitari jasotzen ditu urtero.

Ondare erlijiosoan Las Huelgas monasterioa eta Mirafloreseko kartusia nabarmentzen dira, eta beste monumentuen artean Santa Clara komentua, San Lesmes eliza, San Esteban eliza eta Iglesia de la Antigua (Gamonal).

Ondare zibilean, Erregearen Ospitalea eta Santa Mariaren arkua, baita Kondestableen Jauregia (Casa del Cordón), Iñigo Anguloren etxea, Itsasoaren Kontsulatua, Gaztelua eta harresiaren aztarnak.

Museoak aldatu

2010ean zabaldu zuten Giza Eboluzioaren Museoa ireki zuten, batez ere 1976tik aurrera Atapuercako aurkikuntza arkeologikoek osatutakoa. Izan ere, Europako hominidorik zaharrena bertan topatu dute, zehazki hiru hominido mota daudelarik: Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta Homo sapiens. Juan Luis Arsuaga, Eudald Carbonell eta José María Bermúdez de Castro dira ikerlari nagusiak 1991tik. Museoan aztarnategian aurkitutako hezurrak eta bestelako objektuak ikus daitezke, eta Charles Darwini dedikatutako atalean HMS Beagle bere itsasontziaren zati baten erreplika dago.

Beste museoen artean, Probintziako Arkeologia museoa (Burgosko Museoa), Erdi Aroko oihalena, Liburuarena (Fadrique de Basilea) eta Gazteluarena aipatzekoak dira.

Kirolak aldatu

Burgos Club de Fútbol 1922an sortu eta 1994an birsortutako hiriko futbol talde nagusia da, Espainiako ligaren klub historikoen artean dagoena. Izan ere Lehen Mailan 6 denboralditan jardun zuen 1970eko hamarkadan. Hala ere, arazo ekonomiko larriak pairatu zituenez, Real Burgos Club de Fútbol sortu zuten, taldearen berriz sortu arte. Gaur egun Hirugarren Mailan dabil. El Plantío-ko udal estadioa (12.200 ikusle) taldearen zelaia da.

Club Baloncesto Tizona hiriko saskibaloi talde nagusia izan zen, hiru aldiz lortu zuena Urrezko LEB Ligara igotzea 2012/13, 2013/14 eta 2014/15eko denboraldietan. 2015ean Club Baloncesto Miraflores (San Pablo) profesional bilakatu eta 2017an ACB Ligara igo zen.

Bestela, kirol ekitaldirik aipagarrienak Burgosko Itzulia txirrindularitzan eta Hiri Milia atletismoan ditugu.

Hedabideak aldatu

"Diario de Burgos" hiriko egunkaririk irakurriena da, eta Radio Castilla (SER) irrati-katerik entzunena. Beste batzuk Radio Arlanzón, Cope Burgos, Punto Radio Burgos eta Radio Evolución Burgos dira.

Telebista kateen artean Canal 54 eta CyL8 daude.

Alkateak aldatu

Burgosko alkateak 1979tik
1979-1983 José María Peña San Martín (UCD)
1983-1987 José María Peña San Martín (AP-PDP-UL)
1987-1991 José María Peña San Martín (Alianza Popular)
1991-1995 José María Peña San Martín (1992 arte) / Valentín Niño Aragón (PP)
1995-1999 Valentín Niño Aragón (PP)
1999-2003 Ángel Olivares Ramírez (PSOE)
2003-2007 Juan Carlos Aparicio Pérez (PP)
2007-2011 Juan Carlos Aparicio Pérez (PP)
2011-... Fco. Javier Lacalle Lacalle (PP)

Ekonomia aldatu

Automobilgintza da industria jarduera nagusietakoa hirian, Grupo Antolín multinazionala buru, bertan sortutakoa. Bridgestone konpainiak ere bertan dauka ekoizpen planta bat. Elikadurarekin lotutako enpresak ere aipatzekoak dira, Campofrío, San Miguel eta Matutano liderrak direlarik. Industrialdeak Villanloquéjar, Gamonal (Este), Monte la Abadesa, Burgos-Buniel eta Los Brezos-ekoak dira.

Gaztela eta Espainiako beste leku batzuetan bezala, lehen sektorearen jarduera bigarren maila batean gelditu da.

Demografia aldatu

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 1995 1999 2003 2009
30.167 31.489 32.301 40.061 60.425 74.063 82.177 119.915 156.449 169.111 166.251 161.984 167.962 178.966

Burgostar ezagunak aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Argazkiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu