Ireki menu nagusia

Tajo[1] (gaztelaniaz: Tajo; portugesez: Tejo) Iberiar penintsulako ibairik luzeena da. 1.120 kilometro luze da eta 80.600 kilometro koadroko arroa hartzen du. 910 kilometro egiten ditu Espainiako lurretan, eta 210 kilometro Portugalen. Espainiako Aragoiko Mendi Unibertsaletan jaio eta Portugalgo Lisboa hirian itsasoratzen da, Ozeano Atlantikoan. Honako hiri hauetatik pasatzen da: Aranjuez, Toledo, Talavera de la Reina eta Alcántara Espainian; eta Santarém eta Lisboa Portugalen.

Tajo
Tajo (gaztelaniaz), Tejo (portugesez)
Castelo de Rodao.jpg
Datu orokorrak
Luzera 1.038 km
Geografia
SpainTajoBasin.png
Koordenatuak 40° 19′ 11″ N, 1° 41′ 51″ W / 40.319722222222°N,1.6975°W / 40.319722222222; -1.6975Koordenatuak: 40° 19′ 11″ N, 1° 41′ 51″ W / 40.319722222222°N,1.6975°W / 40.319722222222; -1.6975
Herrialdea Espainia eta Portugal
Leku geografikoa Iberiar penintsula
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 80.602 km²
Arro hidrografikoa Tagus Basin Itzuli
Lakuak Alcántara Reservoir Itzuli, Bolarque Reservoir Itzuli, Castrejón Reservoir Itzuli, Entrepeñas Reservoir Itzuli, Embalse de Valdecañas Itzuli eta Cedillo Reservoir Itzuli
Iturburua Q248090 Itzuli
Bokalea Mar da Palha eta Ozeano Atlantikoa
Mendizaletasuna

GeografiaAldatu

Teruelgo probintziako Albarracín mendilerroan du iturburua, eta arroila estu eta sakonen artean hego-mendebalera egiten du. Entrepeñas, Buendia eta Bolarqueko urtegiek eten egiten dute ibaiaren ibilgua Gaztelako itsasoa izenaz ezagutzen den eremu zabalean. Aranjuezen, Jarama ibaiaren urak biltzen ditu, eta mendebalerantz hartzen du. Toledoko hiria inguratu ondoren Talavera de la Reinara iristen da; han Alberche ibaia batzen zaio. Extremaduran barneratzen da ondoren, eta Monfragueko natura parkea igarotzen du. Arroila sakonak zeharkatzen ditu gero. Ibar estu horietan urtegiak eta indarretxe handiak daude. 44 km-tan zehar Espainiaren eta Portugalen arteko muga egin ondoren, Portugalen barneratzen da eta Zézere ibaiaren urak biltzen ditu. 178 kilometroren buruan, Lisboako hiriaren parean Paja itsasoa edo estuario zabala eratzen du, eta Ozeano Atlantikoan isurtzen du ura.

HidrometriaAldatu

Tajoren emaria 1915-1995 bitartean neurtu zen Alcántarako estazioan (Cáceresko probintzia).[2] Ibaiak 51.958 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren %64. Batez besteko emaria 236 m³/s da. Emari handiena otsailean du (489,3 m³/s), eta txikiena abuztuan (56 m³/s).

Tajoren batez besteko emariak (/s) Alcántara neurtuak
Datuak:1915-1995 bitartean

 

ErreferentziakAldatu

  1.   159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-19 .
  2. Tejo Basin: Alcantara, grdc.sr.unh.edu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tajo