Ireki menu nagusia

Maria Magunazelaia Iturriotz, baita Maoma ezizenez ere ezaguna, (Ermua, Bizkaia, 1904ko Abuztuaren 18 - Madril, 2000ko Iraila) euskal txirrindularia zen.

Maria Magunazelaia
Bizitza
Jaiotza Ermua1904ko abuztuaren 18a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril, 2000 (95/96 urte)
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
 
Izengoitia(k) Maoma

BizitzaAldatu

Maria Magunazelaia Iturriotz 1904ko abuztuaren 18an jaio zen Ermuako San Lorentzo auzoan. Bere aita, Juan Magunazelaia, jatorriz Zugastietakoa zen (gaur egun Muxikako auzoa), eta Ermuara joan zen lan egitera. Aitak Maoma ezizena zuela-eta jarri zioten alabari ere ezizen bera. Maria gaztetatik hasi zen lanean aitarekin batera, kartutxuak egiten, ondoren Matsariko Thieme-Edeler lantegi alemanera pasatu zen.

Eibarko Klub Deportiboan sartu, eta kirola egiten hasi zen gaztetatik. Ondoren bizikletan ibiltzen hasi zen, bere anaiaren GAC markakoan, 1925 eta 1930. urteen artean. Garai hartan bizikletan emakume gutxi ibiltzen zela eta, jende askoren irainak jasan behar izan zituen. Gipuzkoan eta Bizkaian antolatzen ziren txirrindularitza lasterketetan parte hartu zuen eta horietako batzuk irabazi ere. Ondoren, Mariaren anaia, Eusebio Magunazelaiak, bizikleta denda bat zabaldu zuen Eibarko Isasi kalean.

Gerra Zibilaren ondoren, eta jada 40 urte zituela eta, txirrindularitza utzi egin zuen, baina orduan motorretan hasi zen. Angel Markanorekin ezkondua, seme bakarra izan zuen, Roberto Markano Magunazelaia deiturikoa. 1957. urtean Madrila joan zen bizitzen. 2000. urteko irailean bertan hil zen, 96 urte zituela.

Kanpo estekakAldatu