Ivan Silaiev

errusiar politikaria

Ivan Stepanovitx Silaiev (errusieraz: Ива́н Степа́нович Сила́ев; Bakhtyzino, 1930eko urriaren 21a - Nizhni Novgorod, 2023ko otsailaren 8a) sobietar eta errusiar politikaria izan zen.[1] SESBeko lehen ministroa izan zen 1991ko abuztuaren 28tik abenduaren 25era.

Ivan Silaiev

(1991)

12. Sobietar Batasuneko lehen ministro

1991ko irailaren 6a - 1991ko abenduaren 25a
Valentin Pavlov - baliorik ez →
Bizitza
JaiotzaBakhtyzino1930eko urriaren 21a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1930 -  1991)
 Errusia  (1991 -  2023)
HeriotzaNizhni Novgorod2023ko otsailaren 8a (92 urte)
Hobiratze lekuaTroyekurovskoye cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
HeziketaKazan State Technical University named after A. N. Tupolev (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ingeniaria
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Errusia Batua

Find a Grave: 249358354 Edit the value on Wikidata

Leonid Brezhneven gobernuan hegazkingintzako eta makineriaren industriako ministroa izan zen, baita Alderdiaren Batzorde Zentraleko kidea ere. Mikhail Gorbatxovek 1985ean izendatu zuen lehen ministrorde, eta 1990ean kargua utzi zuen Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboko ministroen kontseiluko buru izateko. Boris Jeltsinen neurri batzuk babestu zituen, baina SESB desegitearen aurka agertu zen.

1991ko abuztuaren 28an, lehen ministro "de facto" bihurtu zen, estatu-kolpeak porrot egin eta ministroen kontseilua desegin ondoren. SESBa desegin ondoren, Jeltsin enbaxadore errusiar Europar Batasunean izendatu zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu