Jose Maria Goyena

nafar enpresaburua

Jose Maria Goyena Barandalla (Zarrakaztelu, Nafarroa Garaia, 1930Iruñea, 2021eko abuztuaren 13a) enpresaria eta Sodena enpresa publikoaren burua izan zen,[1] Jaime Ignacio del Burgoren eskutik.

Jose Maria Goyena
Bizitza
JaiotzaZarrakaztelu, 1930
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2021eko abuztuaren 13a (90/91 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Biografia aldatu

Zarrakaztelun jaioa, bere ikasketak Zaragozako Unibertsitatean egin zituen. Han ingeniari teknikoaren titulua eskuratu zuen. 1952an Imenasan, Huarte taldearen enpresan lanean hasi zen. 1953an Felix Huartek Perfrisa sortu zuen; enpresa hau 1955ean Rotxapean (Iruñean) kokatu zen eta Goyena hasi zen bertan lanean. Enpresa berriak frankismoaren ekonomiaren garapenari esker asko zabaldu zen, Goyena zuzendari orokorra izanik. 1973an, ordea, petrolioaren krisia zela eta, Huarte taldeak Perfrisa Ensidesa taldeari saldu zion. Geroago Perfrisa CSI enpresa publikoan sartuko zen. Goyena Berrioplanon zegoen Comelsan hasi zen lanean. Comelsa Perfrisaren eskumendeko enpresa zen. Perfrisatik Movinord sortu zen eta Goyena, Huarte taldearekin eta Barandiaran familiarekin, akzioduna zen.

1983an Jaime Ignacio del Burgok Goyena Sodena buru gisa izendatu zuen. Sodena Nafarroako Foru Aldundiak sortutako elkarte publikoa zen; haren helburua Nafarroara inbertsioak erakartzea zen. Sodenaren %80 kapitala Nafarroako Gobernuarena eta %20a Nafarroako Kutxarena. Goyenak Sodena 1984tik 1987 arte zuzendu zuen, Antonio Aragón industria kontseilaria izan zen urtetan. Sodena utzita beste ekimenetan aritu zen, besteak beste Arvo Sistemetan. Beste enpresa askotan kargua bete zuen. Halaber, Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioan lan egin zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu