Ireki menu nagusia

Enrique Valentín Iglesias García (Arancedo, El Franco, Asturias, 1930eko martxoaren 29a) uruguaitar ekonomista eta politikaria, espainiarra jatorriz. 1934an alde egin zuen Uruguaira. 1953an lizentziatu zen ekonomia zientzietan eta administrazioan Errepublikako Unibertsitatean, eta gero Estatu Batuetan eta Frantzian osatu zituen ikasketak. Errepublikako Unibertsitatean garapen ekonomikoko irakasle eta unibertsitate bereko Ekonomia Institutuaren zuzendari izan zen. 1964-1967 bitartean hainbat kargu izan zituen nazioarteko zenbait erakundetan, esate baterako, Saleroste Askerako Hegoameriketako Elkartean (ALALC) eta Aurrerabiderako Itunean. Uruguaiko Banku Zentralaren zuzendari izan zen (1967-1968) eta Nazio Batuetako Erakundeak (NBE) bultzatutako Latinoamerikarako garapen programa zenbaitetan parte hartu zuen. Hirugarren Munduaren Foroaren sortzaile eta lehendakari (1973-1976) eta Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikoaren idazkari izan zen 1972tik 1985era. Urte horretan Julio María Sanguinetti presidentearen gobernuan sartu zen Kanpo Arazoetako ministro gisa (1985-1988). 1988an Antonio Ortiz Menaren ordez hartu zuen Garapenerako Amerikarren arteko Bankuaren lehendakari kargua, eta 1993an beste bost urterako aukeratu zuten kargu berean jarraitzeko. Lankidetzaren Asturias Printzea saria jaso zuen 1982an.

Enrique V. Iglesias
Enrique V Iglesias 2.jpg
Ibero-American Secretary-General Itzuli

2005-10-01 - 2014-04-01 - Rebeca Grynspan Itzuli
Q58281251 Itzuli

1988 - 2005
Antonio Ortiz Mena Itzuli - Luis Alberto Moreno Itzuli
minister of Foreign Relations Itzuli

1985-03-01 - 1988-02-22 - Luis Barrios Tassano Itzuli
Bizitza
Jaiotza Arancedo Itzuli1930eko martxoaren  29a (89 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Errepublikaren Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, diplomazialaria eta politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Erromako Kluba
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa National Party Itzuli

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enrique V. Iglesias