Ireki menu nagusia

Aníbal Gordon (Argentina, 1930 - Buenos Aires, 1987ko irailaren 13a) argentinar kriminala izan zen, Gaizkile xumea izatetik 1973 eta 1976 artean aktibo egon zen Triple A (Alianza Anticomunista Argentina) talde parapolizialaren buru izatera iritsi zena. Argentinako azken diktadura garaian (1976-1983), Gordon «patota» baten buru izan zen eta honen base operatiboa Automotores Orletti izeneko atxiloketa-, tortura- eta exterminio-zentru klandestinoa izan zen[1]. Kartzelan hil zen, gizarteriaren aurkako delituak leporatuta.

Aníbal Gordon
Aníbal Gordon.JPG
Bizitza
Jaiotza Buenos Airesko probintzia, 1930
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Aires1987ko irailaren 13a (56/57 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: birikako minbizia
Jarduerak
Jarduerak kriminala

BiografiaAldatu

Aníbal Gordon Argentinan jaio zen, 1930ean. SIDE Inteligentzia Agentziako kide izan zen 1968 eta 1984 artean, diktadura militarreko soldadu eta hainbat krimen politikoren autore.

Kartzelan hil zenean, Gordon UBAko errektore eta Arturo Frondizi presidentearen anaia zen Silvio Frondizi eta Rodolfo Ortega Peña erail zituena zen. Bahiketa, desagerpenak eta hilketak leporatu zizkioten bera eta Triple Ako eta Automotores Orlettiko eskuadroiei. Puccio sendiarekin ere erlazionatu zuten, 1980ko hamarkadan sona handiko lau bahiketa, behintzat, egin zituena.

Gordonen historialean, krimen ugari dugu 1951 eta 1972 artean. Preso egon ondoren, 1973an, libre utzi zuten. Diktaduraren garaian, estatu-terrorismoaren makineriaren parte izan zen eta, 1976an, Gordonek Silva izena erabiltzen zuen.

1984ko urtarrilean, berriro hartu zuten atxilo Gordon eta 1983ko abuztuaren 24an Guillermo Patricio Kelly aktibista bahitu zuen salaketa egin zioten[2]. 1986ko urrian, 16 urteko kartzela-zigorra egotzi zioten. Alejandro semea ere atxilo hartu zuten eta 8 urteko kartzela-zigorra egotzi zioten hari[3].

1987ko irailaren 13an, biriketako kantzerrak hil zuen kartzelan[4].

Diktadura garaian Automotores Orletti zentru klandestinoan aritu zela onartu bazuen ere, beti ukatu zuen Triple Ako lider izan zenik.

Bahitzaile bandaAldatu

Ospe handiko izenak izan zituen ondoan: François Chiappe kortso-argentinarra[5], Eduardo Ruffo (alias “el Sapo”)[6], Ernesto Lorenzo[7], Honorio Martínez Ruiz[8], César Alejandro Enciso,​ bere kideek hil zuten Roberto Rico sendagilea (Aldo Ricoren anaia)[9], Marta Susana García Tezanos Pinto[10], César Estanislao Albarracín[11], Escudero anaiak[12] edo Nikaraguako contrak[13].

2009ko martxoaren 18an, Aníbal Gordonen semea zen Federico Aníbal Gordon hartu zuten atxilo); NAN faltsua gainean, «Videla» izena zerabilen. Buenos Airesen, 30 atxiloketa-eskari bazituen honek ere[14].


ErreferentziakAldatu