Marcel Queheille
Marcel Queheille (Zalgize-Doneztebe, 1930ko martxoaren 16a - Oloroe-Donamaria, 2021eko uztailaren 17a) zuberotar txirrindulari profesionala izan zen 1957etik 1963 arte.
Marcel Queheille | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zalgize-Doneztebe, 1930eko martxoaren 16a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Oloroe-Donamaria, 2021eko uztailaren 17a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
|
Bere garaipenik aiapagarriena 1959ko Frantziako Tourrean lortu zuen, non Baionan amaiera zuen etapa irabazi zuen.[1]
Biografia
aldatuBere lasterkatzeko manera eta beti janzten zuen txapel gorriari esker, "Deabru gorria" ezizenarekin zen ezagun tropelean.[2]
Jacques Anquetil eta Raymond Poulidor txirrindulari historikoentzat lanean aritzea egokitu zitzaion, baina bere ibilbidean izan zuen loriarako aukerarik: 1959ko Tourreko etapa bat irabazi zuen, Bordele eta Baiona artean jokatu zena. Bi marka ezarri zituen garaipen horrekin: Euskal Herrian bertan etapa bat irabaztea lortu zuen lehenbiziko euskal ziklista izan zen, eta, horrez gain, etapa bat irabazi duen zuberotar bakarra da.[3]
Queheille Zalgizen jaio zen, 1930eko martxoaren 16an, eta jaioterrian bizi izan zen heriotzara arte. "Hemen sortua naiz, Zalgizen, eta hil nahi nindukezu Zalgizen", adierazi zion Euskaldunon Egunkaria-ri 2002an eman zion elkarrizketa batean. Tourreko etapaz gain, bertze garaipen handi bat du palmaresean: Dauphine Libere astebeteko Itzuli ospetsuko etapa bat, 1959an irabazia, Tourrean besoak altxatu zituen urte berean.[3]
Profesionaletan egin zituen zazpi urteetan, Frantziako lau Tourretan parte hartu zuen, baita Espainiako hiru Vueltatan ere. Txirrindulari txikia eta arina zen, eskalatzaile petoa. Tourreko sailkapen nagusian 21.a izan zuen posturik onena, eta Vueltan, berriz, 26.a (biak 1961ean).[3]
Palmaresa
aldatu1956
- Cazès-Mondenard
- Tarbes
- 2. Route de Francen
1957
- Felletin
- Grand-Bourg
- 2. Akitaniako Zirkuituan
1958
- Bessereix
- Villefranche-en-Rouerge
- 8. Errioxako Itzulian
1959
- Dauphiné Libéréko etapa 1
- Guéret
- Frantziako Tourreko 9. etapa
- 2. Tour de l'Auden
- 10. Midi Libreren Sari Nagusian
1960
1961
- Mende
- 4. Tour de l'Auden
1962
- Akitaniako Zirkuituko etapa 1
Emaitzak lasterketa nagusietan
aldatuLasterketa | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 | 1961 | 1962 | 1963 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | - | - |
Frantziako Tourra | 30. | - | 26. | 50. | 21. | - | - |
Espainiako Vuelta | - | - | - | - | 26. | utzi | utzi |
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak | - | - | - | - | - | - | - |
Erreferentziak
aldatu- ↑ www.siteducyclisme.net: Marcel Queheille
- ↑ «Marcel Queheille zentü da» Xiberoko botza 2021-07-19.
- ↑ a b c Rodriguez, Mikel. (2021-07-18). «Marcel Queheille zendu da, Tourrean etapa bat irabazi duen zuberotar bakarra» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu- Marcel Queheille - ProCyclingStats
- Elkarrizketa Argia aldizkarian
- Elkarrizketa Ahotsak webgunean