Jakes Abeberri
Jakes Abeberri (Biarritz, 1930eko apirilaren 25a - Kanbo, 2022ko azaroaren 29a) lapurtar politikari eta abokatua izan zen.
Jakes Abeberri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques Marcel Abeberry |
Jaiotza | Biarritz, 1930eko apirilaren 25a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Kanbo, 2022ko azaroaren 29a (92 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta editorial columnist (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Enbata |
Bizitza
aldatu1930ean jaio zen Miarritzen. Bere gurasoak iheslari oiartzuarrak ziren, karlistaldietatik ihes egin baitzuten. Abokatu ikasketak egin zituen eta horrez gain, kazetari eta politikaria da. Oldarra dantza taldeko zuzendaria izan da eta euskal dantzetan oso aditua da. 1977an, Euskal Dantzarien Biltzarrak Jakes hautatu baitzuen elkarteko lehendakari. 1991n, Miarritzeko alkateorde hautatu zuten abertzale, berde eta independenteez osatutako koalizioan zegoelarik.
1996an, Enbata aldizkariko zuzendaria zelarik, epaitua izan zen Ekaitza aldizkariko zuzendaria eta Herriaren Aldeko kide batekin batera GAL erakundea laguntzen ibili ziren Frantziako polizia batzuen izen-deiturak agertarazteagatik.[1] Joël Cathala, Michel Helie eta Alain Etxeto poliziek difamazio salaketa ezarri zieten.[2][3] 1996ko otsailean epaituak izan ziren eta 1996ko martxoan isuna ordaintzera zigortu zituzten bera eta Herriaren Aldeko Jakes Bortairu. Ekaitza zuritua izan zen prozedura akats batengatik. Enbatak 210.000 libera ordaindu zituen estatuak Abeberriren ondasunak ez bahitzeko.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jakes Bortairu, Oroit eta Sala taldeko kidea: “GALen ekintzek lagundu dute Frantziak errefuxiatuei begira izandako jarrera aldaketa” |. (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
- ↑ (Frantsesez) ««Comment? J'aurais vendu des informations au GAL?». Devant le tribunal, le commissaire Joël Cathala poursuivait hier en diffamation l'AFP et InfoMatin.» Libération.fr 1996-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
- ↑ (Frantsesez) «Joël Cathala: «Des innocents ont été tués par le GAL»» L'Humanité 1996-02-24 (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
- ↑ Asurmendi, Mikel. (2000-02-06). «ESTATU ARRAZOIA VERSUS DEMOKRAZIA: OROIT ETA SALA» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |