Josep Miró Nicolau
Josep Miró Nicolau (Porreres, 1930- Porreres, 2016ko maiatzaren 21a) Mallorcako ikertzailea Donostiako Informatika Fakultateko lehen dekanoa izan zen (1971-1978).
Josep Miró Nicolau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Porreres, 1930 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Porreres, 2016ko maiatzaren 21a (85/86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Donostia Mallorca eta Madril |
Enplegatzailea(k) | Ohio Unibertsitatea Balear Uharteetako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Informatika Fakultatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
aldatu1952an zientzia fisikoetan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, 1961ean ingeniaritza elektrikoan doktoratu zen AEBko Case Teknologia Institutuan eta 1968an zientzia fisikoetan Madrilgo Unibertsitate konplutentsean.[1]
1953an hasi zen bere ikerlana, CSICeko Argindar Institutuan, sistema digitaletan, adimen artifizialean, eta adimen naturalaren emulazioan, aitzindaria izan zen eremu horietan. 1957an AEBetara joan zen bere ikerketa jarraitzeko, Case Teknologia Institutuan irakasle izan zen (1957--1964) eta University of Ohio-n ere bai (1964-1966).
Euskal Herrian egonaldia
aldatu1966an etorri zen Donostiara, non ikertzaile gisa jarraitu zuen. Hasieran Nafarroako Unibertsitateko Ingeniari-Eskolako irakaslea izan zen (1966-1969), geroago 1971an sortu eta zuzendu zuen Donostiako Informatika-Zentroa, Madrileko Informatika-Institutuaren babespean zegoena. 1971ko ekainean Informatika ikasketa-plana (5 urtekoa) hasi zen eskaintzen Donostian ere, alor hauetan banatuta: Aplikazioen Programatzailea, Sistemen Programatzailea, Aplikazioen Analista, Sistemen Analista, eta Sistemen Teknikaria.[2]
Donostiako Informatika Fakultatea, gaur ezagutzen dugun moduan sortu zenean (1976ko martxoaren 4an) Josep Miró zen dekanoa eta bertan jarraitu zuen 1978ra arte.[3]
Espainiako lehenbiziko hiru Informatika Fakultateak hauek izan ziren: Bartzelonan (U. Politécnica), Madrilen (U. Politécnica), eta Donostiakoa, une hartan Valladolideko unibertsitatearen menpe. Garai horietan ari zen sortzen, bestalde, gero Euskal Herriko Unibertsitatea izango zena. Hala, 1977an, Fakultatea Bilboko Unibertsitatean integratu zen, eta, azkenik, 1980ko otsailaren 25ean, gaurko UPV/EHU bihurtu zen.
Universitat de les Illes Balears
aldatuJosep Miró 1978an itzuli zen Mallorcara bertakoko unibertsitatea sortzeko eratu zen Zuzendaritza Batzordeko Lehendakariorde gisa (1978-1980). Universitat de les Illes Balears-ko irakasle gisa aritu zen (1978-2000), eta, geroztik 2001ean, irakasle emeritua ere bai. 2003an unibertsitateak Zilarrezko Domina eman zion bere lan arloan ikerketa eta irakaskuntzan egindakoagatik.
Hainbat liburu eta artikulu argitaratu zituen. Senior kidea izan zen IEEE elkartean, FIP erakundeko hezkuntza batzordean Espainiako ordezkaria izan zen. Matematika ataleko ikerketa-saria jaso zuen, "Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas y Naturales" akademiak emana. Balear Uharteetako Gobernuak emandako Ramon Llull saria ere jaso zuen.
Erretiratu zen 2000ko irailean, eta irakasle emeritu gisa jarraitu zuen 2006ra arte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Katalanez)«Dol per la mort del doctor Josep Miró Nicolau, catedràtic emèrit jubilat de la UIB». Diari de la Universitat de les Illes Balears
- ↑ (Gaztelaniaz) A. Prieto, Historia del progreso de la informática científica y universitaria en España, Sociedad Científica de Informática de España (SCIE)
- ↑ Historia laburra: fakultatea eta informatikako irakaskuntza Donostiako Informatika Fakultatea (UPV/EHU). Kontsulta: 2016-11-01