Hiazinto Fernandorena

Hiazinto Fernandorena Setien (1930eko ekainaren 29a, Urnieta, Gipuzkoa2017eko urtarrilaren 6a, Andoain, Gipuzkoa) euskal irakasle, itzultzaile, euskaltzain urgazle eta euskaltzale bat izan zen.

Hiazinto Fernandorena
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacinto Fernández Setién
JaiotzaUrnieta1930eko ekainaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAndoain2017ko urtarrilaren 6a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra, itzultzailea eta apaiz katolikoa
Lan nabarmenak
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Ikastolen bultzatzailea izan zen. Lazkaon apaiz urte asko egindakoa, Hernaniko udaleko itzultzailea izan zen. Lazkaoko ikastolen sortzailea, Zumaiako ikastolarena ere bai. 1967ko abuztuaren 25ean euskaltzain urgazle izendatu zuten.

Elhuyar[Betiko hautsitako esteka] taldea 1974an.(Jose Ramon Etxebarria, Euskara Batuaren helduaroa Jardunaldiaren barruan (Jose Ramon Etxebarria, Gasteiz, 2018-06-21).[1]

Hiazintok Gordailu editorialean Ikastolaren Liburutegia izeneko liburu monografikoen bilduma gidatzen zuen. Beraren ideiari erantzunez, Donostiako Ingeniaritza Eskolako EKT taldea (Euskal Kultura Taldea) eta Jose Ramon Etxebarria bildu ziren, eta talde-lanean idatzi zuten Haizeak, euria eta klima izeneko liburua, irakaskuntza orokorrek. EKT horretatik sortu zen Elhuyar taldea 1974an. Nolanahi ere, Gordailuko liburu monografiko haiekin ez zituzten betetzen Oinarrizko Heziketa Orokorreko (OHO, 1970) legearen programa ofizialak, eta ikastolen legalizazioa oraindik airean zegoela kontuan izanik, irakaskuntza arautuko arlo eta gai guztiei zegozkien irakasmaterialak prestatzeko proiektua plazaratu zuten. Horretan giltzarria izan zen Iker taldea, 1970eko hamarkadaren hasieran militantzia politikoa eta militantzia kulturala bateraturik zeuden garaian sortua, EHAS alderdiaren proiektu modura. Proiektu kultural bat zen, argitaletxe bat antolatzekoa, euskarazko produkzioa bultzatzekoa.[2][1]

Idazlanak aldatu

  • Gilen Tell / Schiller [itzul.] (1979)
  • Gure baserriak, Hernani [elkarlanean] (2003)

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  2. Agirre, Katixa; Irazustabarrena, Nagore. (2002-10-27). «1970-1979: euskal kultura ilusiotik zatiketara» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).

Kanpo estekak aldatu