Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

1892-1896 bitartean Alemaniako Itsas Armadako buru eta 1897-1916 Itsas ministro izan zen. Alemaniako gerrako ontzidi modernoa sortu zuen, Britainia Handiko itsas armada guztiz indartsuari aurre egiteko gai zena. Lehen Mundu Gerran, Gilen II.a enperadoreak aliatuei aurrez aurre erasotzea debekatu zion, eta urpeko ontzietara mugatu behar izan zuen alemaniarren ekina. 1916an kargua utzi zuen, Gobernuko zibilek haren asmoak onartzen ez zituztelako, eta 1917an Alemaniar Herriaren Alderdi Ultranazionalista eta Pangermanista sortu zuen. Diputatu izan zen 1924-1928 bitartean.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred von Tirpitz