Robert Carston Arneson (Benicia, Kalifornia, AEB, 1930eko irailaren 4a - Kalifornia, 1992ko azaroaren 2a) estatubatuar eskultorea izan zen.

Robert Arneson
Bizitza
JaiotzaBenicia (Kalifornia)1930eko irailaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBenicia (Kalifornia)1992ko azaroaren 2a (62 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Sandra Shannonhouse (en) Itzuli  (1973ko maiatzaren 19a -
Hezkuntza
HeziketaCalifornia College of the Arts (en) Itzuli
Benicia High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzeramikaria, margolaria, marrazkilaria, eskultorea, grabatzailea eta artista
Lantokia(k)Benicia (Kalifornia)
Davis (Kalifornia) eta Oakland
Enplegatzailea(k)University of California, Davis (en) Itzuli
Jasotako sariak
MugimenduaFunk art (en) Itzuli
Izengoitia(k)Arneson, Robert Carston
Genero artistikoaArte figuratiboa

Biografia aldatu

Hamazazpi urte zituela hasi zen bere jaioterriko egunkarian astekariko kirol-karikaturak egiten. Arte-ikasketak egin zituen, eta Arteko irakaslea izan zen hainbat eskolatan. Marrazkigintza utzi eta zeramika-lanei ekin zien gero. 1950eko hamarkadaren amaieran buztinaren aukerak aztertzen hasi zen, eta ohiko ontzi eta katiluez gainera botilak ere egiten zituen.

1962an, Kaliforniako Unibertsitateko Zeramika Departamenduko buru egin zuten, eta 1973an, bertako Arte irakasle izendatu zuten, baina ez zion sekula sormen-lanari utzi. Haren lanak eragin handia izan zuen Estatu Batuetako zeramikagintzan. Eguneroko gauzak eta gaiak erabiltzen zituen bere lanetan. Publizitate-esloganak ere sarri erabili zituen (Things Go Better With Coke, Diet Coke). Haren lanik aipagarriena Alice House ("Aliziaren etxea") da.

1970eko hamarkadan erretratuak egiten hasi zen. Bere buruaren, eta lagunen, eta miresten zituen artisten umorezko erretratuak egin zituen.

Erreferentziak aldatu