Arthur Conan Doyle

Sir Arthur Ignatius Conan Doyle (1859ko maiatzaren 22a - 1930eko uztailaren 7a) Edinburghen jaiotako idazle eskoziar ezaguna, Sherlock Holmes fikziozko detektibe ospetsuaren sortzailea izan zen. Idazle emankorra izan zen: detektibe istorioez gain, zientzia-fikzioa, eleberri historikoa, antzertia eta olertia ere landu zituen.

Arthur Conan Doyle
Conan doyle.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArthur Ignatius Conan Doyle
JaiotzaEdinburgo1859ko maiatzaren 22a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  (1859ko maiatzaren 22a -  1922)
 Erresuma Batua  (1922 -  1930eko uztailaren 7a)
Talde etnikoaIrlandarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaWindlesham Manor (en) Itzuli eta Crowborough (en) Itzuli1930eko uztailaren 7a (71 urte)
Hobiratze lekuaChurch of All Saints cemetery (en) Itzuli
Windlesham Manor (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
AitaCharles Altamont Doyle
AmaMary Foley
Ezkontidea(k)Louisa Hawkins  (1885eko abuztuaren 6a -  1906ko uztailaren 4a)
Jean Leckie  (1907ko irailaren 18a -  1930eko uztailaren 7a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaStonyhurst Saint Mary's Hall (en) Itzuli
(1868 - 1870)
Stonyhurst College (en) Itzuli
(1870 - 1875)
Stella Matutina (en) Itzuli
(1875 - 1876)
University of Edinburgh Medical School (en) Itzuli
(1876 - 1881)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, mediku idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea, antzerkigilea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, haur literatura idazlea, polizia generoko idazlea eta idazlea
Lan nabarmenakcanon of Sherlock Holmes (en) Itzuli
The Lost World (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakRobert Louis Stevenson
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatoliko ez-elizkoia
Espiritismoa
Alderdi politikoaLiberal Unionist Party (en) Itzuli

conandoyleestate.com eta sirconandoyle.com
IMDB: nm0236279 Allocine: 35555 Rottentomatoes: celebrity/arthur_conan_doyle Allmovie: p168099 TCM: 361057 Metacritic: person/arthur-conan-doyle TV.com: people/sir-arthur-conan-doyle IBDB: 24411
iTunes: 2023824 Musicbrainz: 0568c60f-9852-4708-82ab-1afb8bb1342f Discogs: 610823 IMSLP: Category:Doyle,_Arthur_Conan Find a Grave: 1524 Edit the value on Wikidata
Arthur Conan Doyle Signature.svg
Sherlock Holmesen abenturak (Doyle)
Fitxategi:0
Audioa
Fernando Rey itzultzailea, Doyleren "Sherlock Holmesen abenturak" obrako pasartea irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data1997
ISBN978-84-87484-27-8
ItzultzaileaFernando Rey Escalera
BildumaEnigma

BizitzaAldatu

Doyle Edinburghen 1859ko maiatzaren 22an jaio zen. Aita, Charles Altmont Doyle, estatuko funtzionarioa zen, baita margolaria ere noizean behin; amak, berriz, etxean lan egiten zuen baina literatura asko gustatzen zitzaion, eta horregatik oso eragina handia izan zuen Doylerengan.

Edinburgh-eko Unibertsitatean ikasi zuen Medikuntza. Bertan zegoela, Joseph Bell irakaslea ezagutu zuen. Irakasle horrek joko analitikoak praktikatzen zituen bere ikasle eta pazienteen artean. Lehenengoz gaixoaren gaixotasuna esaten zuen igarpen hurbilduarekin eta ondoren, bere jatorria, familia, gustuak eta manerak: hark ere berebiziko eragina izan zuen Doylerengan eta, Sherlock Holmesen sorkuntzari bidea eman zion.

Doylek 1885ean doktoratu zen eta, urte berean, Louise Hawkinsekin ezkondu, baina emaztea tuberkulosiak jota hil zen, 1906ko uztailaren 4an.

Bere kontsultak ez zion ematen ondo bizitzeko adina diru, eta noizean behin eleberri txikiak idazten zituen. 1886an, izugarrizko eskaria izan zuen, Word & Lock etxeak 25 libera eskaini zizkion “A Study in Scarlet” izenburuko liburu bat idazten bazuen. Nahiz eta eskaintza dohakabea izan, Doylek onartu egin zuen eta horrela hasi zen Sherlock Holmes sorrera.

Jakin beharra dago ez Sherlock Holmesek ezta Dr. John H. Watsonek ere ez zutela hasiera batean horrelako izenik: ikerlaria Sherrinford zen, eta laguntzailea, berriz, Ormond Sacker, baina azken unean aldatu egin zituen. Gainera, ez ziren 221B Baker Street helbidean bizi, baizik eta 221B Upper Baker Street-en.

Liburuen kontalaria Watson doktorea da, baina askoren ustez, Doyle bera da, hau da, Watsonen alter egoa da; Sherlock, berriz, Joseph Bellen-ena da.

Sherlock Holmesen fama ez zen bat-batean gauzatu, bi urte pasa behar ziren hartarako. Hortik aurrerako abenturak “Strand Magazine”an argitaratu zituen.

1893an, Sherlock Holmes hiltzea erabaki zuen, “hedadura handiko lanak” egiteko asmoz. Erabaki horrek ondorio latzak sortarazi zituen: bere amak hitz egiteari uko egin zion, irakasleak bere etxea eta “Strand Magazine”ko bulegoak setiatu zituzten, mehatxatuak jaso zituen, eta munduan zehar Sherlock Holmesen aldeko erakundeak sortu egin ziren. Arthur ahaztu egin zitzaion: “heroi bat hiltzen baduzu, mito bati bizia ematen buruzko”. Horrexegatik bere sorkaria berpiztea erabaki zuen eta berari buruzko istorioak idazten segitu zuen. 1907an, Jean Leckierekin ezkondu zen.

Haren azken urteak gizon nekatu eta mindu batenak izan ziren: ideia enpiristei jarraitu zien eta haren munduan sinesten hasi zen eta horregatik “The Coming of the Fairies” liburua idatzi zuen. 1930eko uztailaren 7an, bihotzeko batez hil zen Sussex-eko bere etxean, emazte Jeani «guztien artean abenturarik handien eta loriatsuenerantz noa» esanez.

Sherlock Holmes pertsonaiari buruzko liburuakAldatu

Professor Challenger pertsonaiari buruzko istorioakAldatu

Eleberri historikoaAldatu

Beste eleberri batzukAldatu

OperetaAldatu

OlertiaAldatu

Istorio laburrakAldatu

Captain Sharkey pertsonaiari buruzkoakAldatu

Istorio laburren bildumakAldatu

Ez-fikziozkoakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g h i j k l m n Bibliographic information from: The Checklist of Fantastic Literature. Shasta Publishers, 102 or..
  2. The great Keinplatz experiment, and other tales of twilight and the unseen, [WorldCat.org].

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu