Maria Antonia Canals

María Antònia Canals i Tolosa (Bartzelona, 1930eko azaroaren 15a) matematikari kataluniarra da. Aisialdiko Matematika eta haren erabilera ludikoa landu zituen, Canals proiektuaren oinarri izan zirenak. [1].

Maria Antonia Canals
Bizitza
Izen osoa Maria Antònia Canals i Tolosa
Jaiotza Bartzelona1930eko azaroaren 15a (89 urte)
Herrialdea  Katalunia
Talde etnikoa Katalana
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak maisu/maistra, matematikaria, irakaslea, pedagogoa eta katedraduna
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak

Creu de Sant Jordi (2006) eta Bartzelona Hiriaren Ohorezko domina (2009) jaso zituen.

BiografiaAldatu

Canalsek 1950ean amaitu zituen Magisteritza ikasketak eta, hiru urte geroago, Zientzia zehatzetako lizentziatura lortu zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Ondoren, Lizeo Frantsesean eta Talitha Eskolan hasi zen lanean eta bertan, 1956 eta 1962 artean, metodo bat jarri zuen praktikan Haur hezkuntzan berrikuntza pedagogikorako, Montessori metodoari jarraituz. [2]

Zeregin horren barruan hasi zen sortzen 'Joko matematiko”en esparruan behar zen material guztia. 1962ko urrian, Bartzelonan lanean zebilela engaiamendu handiagoa eskatzen zuen zonalde batean, non ikasle etorkinak eta bizi baldintza txar-txarrak zeuden, “Ton i Guida” eskola sortu zuen Canalsek. Une zailak igaro zituen eskolak, batez ere bere burua finantzatzeko, baina 1972 eta 1975 artean 400 ikasle baino gehiago izan zituen, eta eredutzat jotzen zuten. Zenbait maisu-maistra eta irakasle talderen sortzailea ere izan zen, "Perímetre" irakasle taldearena, adibidez.

2001eko irailaren 30ean erretiratuta zen Canals, baina Gironako Unibertsitateko irakasle emeritu izendatuta, jardunean segitu zuen.[3]

Canals proiektuaAldatu

Descartes sarearen proiektu bat da eta bertan saiatzen ari dira digitalizatzen Maria Antònia Canalsek sortu duen eta sortzen ari den material manipulatzaile eskerga. Informazio- eta komunikazio- teknologien erabilerari enfasi berezia jartzen diote, eta haietan nola txertatu material didaktikoak.

ArgitalpenakAldatu

  • Educación matemática, FESPM, 2009
  • Vivir las Matemáticas, Octaedro, 2007
  • Colección Los cuadernos de Maria Antònia Canals
  • Primeros números y primeras operaciones
  • El trabajo de las fracciones
  • Estadística, combinatoria y probabilidad
  • Lógica a todas las edades
  • Superficies, volúmenes y líneas
  • Transformaciones geométricas
  • Problemas y más problemas
  • Medidas y geometría
  • Números y operaciones II
  • Las regletas
  • Los libros divermat

Sariak eta merezimenduakAldatu

  • Medalla al Mèrit al Treball (1986)
  • Premio Mestres 68 (1994)
  • Insígnia d'Or de la Universitat de Vic (2000)
  • La Creu de Sant Jordi (2006)
  • Medalla d'Honor de la Ciutat de Barcelona (2009)
  • Tabla Periódica de las Científicas. [4]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu