Gabriella Morreale

kimikari italoespainiarra
Gabriela Morreale» orritik birbideratua)

Gabriella Morreale de Castro (Milan, 1930Madril, 2017ko abenduaren 4a , )[1]  kimikari italoespainiarra izan zen, Espainiako endokrinologia modernoaren aintzindari, bere senarra izan zen Francisco Escobar del Rey, mediku eta zirujauarekin batera[2].

Gabriella Morreale
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGabriella Morreale
JaiotzaMilan1930eko apirilaren 7a
Herrialdea Italia  (1930eko apirilaren 7a -  1953ko abuztuaren 1a)
 Espainia  (1953ko abuztuaren 1a -  2017ko abenduaren 4a)
BizilekuaMálaga
Granada
Madril
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaMadril2017ko abenduaren 4a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Francisco Escobar del Rey  (1953ko abuztuaren 1a -  2015eko abenduaren 16a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaEduardo Ortiz de Landázuri (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
alemana
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Instituto de Investigaciones Biomédicas Alberto Sols (en) Itzuli
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia
Granadako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Nacional de Medicina de España (en) Itzuli
Sociedad Española de Bioquímica y Biologia Molecular (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Ibilbidea aldatu

Morreale Kimika Zientzietan lizentziatua da, Granadako Unibertsitatean osatu zituen ikasketak 1951ean. 1955ean, bere doktore-tesia amaitu zuen Enrique Gutiérrez Ríos katedradunarekin[3], gerora Leidengo Unibertsitatean Andreas Queridorekin osatuz.

1958an Espainiara itzui zen, Biologi Ikerketen Zentrura, eta bertan, Gregorio Marañón Istitutuaren Tiroideo Ikasketen Atalaren Buru izan zen 1963 eta 1975 artean. 1975 eta 1980 artean Gregorio Marañón Endokrinologia eta Metabolismo Institutuaren zuzendaria izan zen. Ondoren, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Medikuntza Fakultateko kanpusera joan zen, eta bere laborategia gaur egungo Ikerketa Biomedikoko Institutuaren hazia izan zen, bertako zuzendariorde bilakatuz 1984 eta 1990 tartean. Halaber, Espainiako Endokrinologia Elkartean parte hartu eta buru izan zen 1975-1979an, eta European Thyroid Associationen kide sortzaileetako bat, 1977an buru izan zelarik.

200 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratzeaz gain, horietako batzuk oso garrantzitsuak, tiroideari buruzko bere ikerketak iodo gabeziak eragindako goloa Espainian praktikoki desagerraraztea lortu zuen, iododun gatza komertzialki saltzean, eta haurdun dauden emakumeei, fetuaren garunaren garapen egokia bermatzeko, iodo osagarriak ematearen erabakian lan erabakiorra egin zuen.

Ikerketa aldatu

Morrealek bere bizitza umeki eta haurren garunaren garapenean iodoaren eta tiroide hormonaren papera ikertzen eman zuen. 1976an, Gabriella eta bere senarrak, nazio mailako prebentzio programa bat hasi zuten, orpoaren proba izenez ezagutzen dena; jaioberrien orpoko odoleko TSH eta tiroide hormonaren mailak ikusita diagnostiko goiztiarra lortzen da eta tratamendu gabe geratzen zen sortzetiko hipotiroidismoak eragiten zuen adimen-urritasuna sahiestea lortzen[4]. Aldi berean, umekiaren garunaren garapenean amaren tiroide hormonek eta amak iodoa eskuratu ahal izanaren garrantzia frogatu zuen Morrealek, haurdunen iodo nutrizio beharrak definitzen lagunduz. Urte batzu geroago, UNICEFek orpoaren proba onartu eta mundu osoan erabili zuen. 1990etik aurrera MOEk haurdunaldian eta haurtzaroan iodoa hartzea bere eskubide taulan jaso zuen[5].

Francisco Escobar del Reyrekin, bere senarrarekin batera, hainbat ikerketa epidemiologiko zuzendu zituen Espainiako eskualde guztietan, iodo gabeziak sortzen zituen arazoak eta ondorio psikosozialak ezagutzera eraman zituenak, eta baita, bere zuzenketa iododun gatzaren sarrerarekin XX. mendeko 80. hamarkadanMadrilgo Ikerketa Biomedikoko "Alberto Sols" Institutuko Juan Bernal eta Maria Jesus Obregonen esanetan, "Bere lanak osasun publikoko ekintzetan eragin handia izan du, adimen-urritasun milaka kasu eragotziz"[6].

Bere lanak, beraz, eragin handia izan du osasun publikoko ekintzetan, kretinismoaren eta adimen-urritasun larrien milaka kasu saihestuz. Bere lankideen kalkuluen arabera, proba honek urteko 150 haur ingururen atzerapen mental larria ekiditen du. Euskal Herrian 3.704 jaiotzetatik kasu bat ematen da[7].

Hormona tiroideoen metabolismoari buruzko oinarrizko ikasketez gain, Morreale doktoreak, fetuaren garunaren garapenean amaren tiroideo hormonaren funtsezko eginkizuna frogatu du. Ikerketa horiek eta osasun-agintariekin elkarrekintzan izan zuen konpromiso pertsonalak, haurdun dauden emakumeek iododun gatza eskura izatea lortu da[8].

Sariak aldatu

Bere ibilbidean zehar jaso dituen hainbat zientzia-sariren artean, nabarmentzekoak dira:

  • 1977  Medikuntza Ikerketako Sari Nazionala (F. Escobarrekin partekatuta)[9].
  • 1983  Sofia Erregina Saria Adimen-Urritasunaren Prebentzioari  (F. Escobar eta A. Ruiz-Marcosekin partekatuta).
  • 1985  European Thyroid Associationaren Ikerketa Saria
  • 1997  Gregorio Marañón Mediku Ikerketako Sari Nazionala.
  • 1998 Medikuntza Klinikoko Jaime I. Erregea Saria.[10]

Oharrak eta erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Gabriella Morreale de Castro - csic.es. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Los científicos del yodo» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  3. (Gaztelaniaz) (pdf) Gabriela Morreale (1930). (Noiz kontsultatua: 2017/12/10).
  4. Orpoaren proba. (Noiz kontsultatua: 2017/12/10).
  5. Koilarakadatxo bat gatz iododun - Zientzia.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  6. (Gaztelaniaz) 737. Mayo 2012 - Gabriela Morreale. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  7. «Orpoaren proba, sortzetiko gaixotasunak goiz detektatzeko» Guraso.eus 2016-09-14 (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  8. Iodoaren gorabeherak - Zientzia.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  9. (Gaztelaniaz) «“Lo que cansa no es la investigación, sino el papeleo y la frustración”» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2017/12/10).
  10. (Gaztelaniaz) Galardonados Premio a la Investigación Médica-ARGOS. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).

Kanpoko loturak aldatu