Jose Antonio Lopetegi
Jose Antonio Lopetegi Aranguren, kirol munduan Agerre II.a izenaz ezaguna, (Azpeitia, Gipuzkoa, 1930eko abenduaren 21a) harri-jasotzaile ohia da.
Jose Antonio Lopetegi | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Azpeitia, 1930eko Abenduaren 21a (92 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | harri-jasotzailea | ||
Izengoitia(k) | Aguerre II |
Biografia Aldatu
Agerre II.a Azpeitian jaio zen 1930eko abenduaren 21ean, Agerre baserrian, Loiola auzoan.
Harri-jasotzaile bikaina izan zen, 1962an 100 kiloko harriari 22 jasoaldi eman zizkion minutu batean. Kirolari aparta, Paulino Uzkudun hiltzean, orduko agintariek boxealari bilakatzea eskatu zioten.[1]
Frankismo garaian, Asteasuko alkatea izan zen.[2] Julen Lopetegi futbolariaren aita da.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los forzudos Lopetegui» Las Provincias 2016/07/31.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los ocho apellidos vascos de Julen Lopetegui» 20 Minutos 2018-5-30.