Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Madrilen egin zituen ikasketak, hasieran Conrado del Camporekin eta geroago Alexander Tansmanekin. Manuel de Falla orkestraren zuzendari izan da (1955-1963), Madrilgo Kontserbatorioko konposizio katedraduna (1960) eta zuzendaria (1964-1966). Serialismoa eta ausazko musika landu ditu 1975az geroztik. Espainiako Musikako Sari Nazionala eman zioten 1953an, Espainiako Arte Ederretako Domina jaso zuen 1983an, eta San Fernandoko Akademiako kide izendatu zuten. 1994an Espainiar Musikaren Guerrero Fundazioaren saria eman zioten, eta 1995ean Konposizioaren Europako saria.

Musikagile emankorra izan da. Obra aipagarriak ditu, besteak beste: Antífona Pascual (1952), Misa ducal (1956), Gaudium et Spes-Beunza (1972), Elegía a la muerte de tres poetas españoles: Antonio Machado, Miguel Hernández y Federico García Lorca (1976); Officium defunctuorum (1979), Preludio Madrid 92 (1991), Don Quijote opera (2000), Adagio en forma de rondo para orquesta (2003), Lázaro opera (2007).

ErreferentziakAldatu