Ireki menu nagusia

Enrique Molina Campos (Madril, Espainia, 1930 - 1994ko martxoaren 20a) gaztelaniazko idazlea izan zen. Fintasun handiko poemak eta lirismo handikoak idatzi zituen. Poema horietan sentiberatasun handiz nahasten ditu maitasunezko gaiak eta gai moralak. Aipatzekoak ditu: En verdad os digo (1956), La puerta (1959), Historia natural (1965), Poemas del hilo (1967), En medio de todo (1974), Visiones y lástimas (1983) eta Siete poemas (1988). 1991n, bere poemen bilduma orokor bat argitaratu zen, La señal que nos valga (1952-1990), eta 1992an Historial: pequeña antología. Lan horiez gainera, Nueve ensayos sobre poesía española contemporánea (1991) saiakera eta idazle katalan eta frantsesen itzulpenak ere idatzi zituen.

Enrique Molina
Bizitza
Jaiotza Madril, 1930
Herrialdea  Espainia
Heriotza 1994ko martxoaren 20a (63/64 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea

ErreferentziakAldatu