Irene Gutiérrez Caba
Irene Gutiérrez Caba (Madril, Espainia, 1930eko apirilaren 25a - ib., 1995eko uztailaren 4a) espainiar antzezlea izan zen.
Irene Gutiérrez Caba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Irene Gutiérrez Caba |
Jaiotza | Madril, 1927ko apirilaren 25a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1995eko uztailaren 4a (68 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Heriotza modua | : gibeleko minbizia |
Familia | |
Aita | Emilio Gutiérrez Esteban |
Ama | Irene Caba Alba |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuAntzezle-familia batean hazi eta hezi zen, eta oso gazterik hasi zen antzerkian lanean. Protagonista gisa, 1963an lortu zuen lehen aldiz arrakasta, Alfonso Pasoren Los derechos del hombre ("Gizakiaren eskubideak") komedian egin zuen lanarengatik (Arte Ederretako Zirkuluko zilarrezko Minerva saria). Antzerkigintzan, Mihuraren obra askotan parte hartu zuen: Maribel y la extraña familia ("Maribel eta familia bitxia"), A media luz los tres ("Erdi itzalean hirurak"), El chalet de Madame Renard ("Madame Renarden txaleta"), El caso de la mujer asesinadita ("Txiki-txiki egindako andrearen kasua").
Genero guztietan aritu zen, eta era askotako paperak egin zituen, batez ere, dramatikoak: Una vez al año (1976, "Urtean behin"), Sopa de pollo con cebada (1979, "Oilasko-zopa garagarrarekin"), La vieja señorita (1982, "Andereño zaharra"), El cementerio de los pájaros (1982, "Txorien hilerria"), Abejas en diciembre (1987, "Erleak abenduan"), Cena para dos (1992, "Afaria birentzat") eta Siempre en otoño (1992, "Beti udazkenean"). Zineman eta telebistan ere aritu zen: Barrio (1957, "Auzoa") eta Historias de la frivolidad ("Fribolitatearen historiak") dira zinemarako eta telebistarako egindako lehen lanak. 1994an Arte Ederretako Merituaren urrezko Domina jaso zuen, bere ahizpa Juliarekin batera.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.