Miguel Primo de Rivera

Miguel Primo de Rivera y Orbaneja (Jerez de la Frontera, 1870eko urtarrilaren 8a - Paris, 1930eko martxoaren 16a) militar, politikari eta diktadore espainiarra izan zen. 1923ko irailaren 13an, Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen Espainian. 1876an ezarritako alderdi-biko sistemarekin amaitu eta krisian zegoen Alfontso XIII.aren erregealdia mantendu zituen. Alfonso XIII.a Donostian zen egun horretan.[1]

Miguel Primo de Rivera


Ministroen Kontseiluko eta Kanpo Arazoetako presidentea

1928ko azaroa - 1930eko urtarrilaren 28a

Espainiako Estatu Ministroa

1927ko otsaila - 1928ko azaroa
José de Yanguas, 11th Viscount of Santa Clara de Avedillo (en) Itzuli - Jacobo Fitz-James Stuart, 17th Duke of Alba (en) Itzuli

Ministro Kontseiluko Presidentea

1925eko abendua - 1928ko azaroa
Manuel García Prieto - Dámaso Berenguer

Espainiako komisario nagusia Marokon

1924ko urria - 1925eko azaroa
Luis Aizpuru y Mondéjar (en) Itzuli - José Sanjurjo

Direktorio Militarraren presidentea

1923ko iraila - 1925eko abendua

Kataluniako Kapitain Orokorra

1922ko martxoaren 8a - 1924ko irailaren 14a
José Olaguer Feliú (mul) Itzuli - Emilio Barrera (en) Itzuli

Erresumako senataria

1921 - 1922
Barrutia: Cádizko probintzia

Valentziako jeneral goren

1920ko uztailaren 5a - 1921eko ekainaren 8a
Carlos Palanca y Cañas (en) Itzuli - Luis Aizpuru y Mondéjar (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Primo de Rivera y Orbaneja
JaiotzaJerez de la Frontera1870eko urtarrilaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaParis1930eko martxoaren 16a (60 urte)
Hobiratze lekuaIglesia-convento de la Merced (en) Itzuli
San Isidroko hilerria
Heriotza modua: diabetes mellitusa
Familia
AitaMiguel Primo de Rivera y Sobremonte
AmaInés Orbaneja y Pérez de Grandallana
Ezkontidea(k)Casilda Sáenz de Heredia  (1902 -  1908)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaQ30125641 Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduakapitain jeneral
jeneral
kapitain jeneral
Parte hartutako gatazkakMargalloren Gerra
Rifeko gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa
Alderdi politikoa Batasun Aberkoia

Find a Grave: 114695741 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Miguel militar familia batean jaio zen:

14 urte bete zituenean, Miguel militar akademian sartu zen eta, instrukzioa bukatu zuenean, Melillara destinatu zuten. Berehala hasi zen karguz igotzen eta Maroko, Kuba (1895-1897) eta Filipinetan (bere osaba Fernandorekin) izan zen.

1902an Casilda Sáenz de Herediarekin ezkondu zen eta 6 seme-alaba izan zituzten. 1908an koronel egin zuten eta, handik gutxira, alargun geratu zen, bere emazteak seigarren umea erditzerakoan, alegia.

1909an Afrikako Iparraldera destinatu zuten eta Marokoko Gerran hartu zuen parte. 1912an general egin zuten eta 1915ean penintsulara itzuli zen, Cadizeko gobernadore karguan.

Espainian Afrikan gehiago saiatu ala abandonatzearen alde eztabaida piztu zenean, harrigarria bada ere, Miguel Primo de Rivera abandonisten artean zegoen: Yo estimo, desde un punto de vista estratégico, que un soldado más allá del Estrecho, es perjudicial para España esan zuen.

Kargu handiak izaten jarraitu zuen, Valentzian, Madrilen eta Bartzelonan, besteak beste, baina hitz haiekin gobernuarekin egin zuen topo, Afrikan jarraitzearen aldekoa baitzen hau.

1922ko maiatzean Bartzelonara destinatu zuten eta hango krisi soziala bizi beharra izan zuen: terrorismo anarkista, nagusien pistolerismoa, nazionalismo katalana... eta Berrezarkuntza garaiko sistema bipartidista hondoa jota zegoen. Bartzelonako garaietan, Lligaren alderdi kontserbadoreen laguntza izan zuen, delinkuentzia eta gizarte arazoak oso gogor tratatzen zituela-eta.

Egoera hau larriagoa zen militarren inguruan, batez ere, Annualeko hondamendia gertatu zenetik (Hantxe hil zitzaion Migueli anaia Fernando), erregeari ari baitziren erantzukizunak eskatzen. Horrela, armadak eta alderdi kontserbadoreenek lagundurik, eman zuen 1923ko irailaren 13ko estatu kolpea. Bertan behera geratu zen 1876ko konstituzioa, prentsa askatasuna bukatu zen, gobernua eta parlamentua desegin eta Direktorio Militar batek gidaturiko diktadura ezarri zuen. Zazpi urteko erregimen totalitarioa izan zen eta euskara eta euskaldunak jazarri zituen. Adibidez, kolpetik bost egunera, euskara ekintza ofizialetatik eta erregistroetatik baztertzeko dekretua sinatu zuen.

Diktadura

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Primo de Riveraren diktadura»

Direktorio militarra

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Primo de Riveraren direktorio militarra»

Alfontso XIII.aren eta Eliza, armada, patronala eta kontserbadore gehienen oniritziaz Primo de Rivera izan zen Direktorio Militarraren buru eta estatuaren botere guztien jabe egin zen. Hasiera batean, oposizioa hutsa izan zen, eraitsi zuen erregimena guztiz desprestigiatuta baitzegoen, jada. Kontu honetan, azpimarratzekoa da sozialisten jarrera, guztiz sumisoa eta kolaboratzailea.

Mussoliniren modelo faxistaren itxura bazuen ere, ez zen hain totalitarioa izan eta, batez ere, kontserbadorea izan zen.

1923-1925 bitartean anarkista eta komunistak jazartzeari eman zion, CNT legezkanpotuz eta sozialistengandik banandutako erradikal haiek erreprimituz. Kataluniako Mankomunitatea ere ezdeusean utzi zuen eta katalanismoa jazarri zuen, gaztelera ez zen edozein hizkuntza jendaurrean erabiltzea debekatuz. Alderdi politikoak ezabatu zituen eta, alderdi bakarreko ereduari jarraituz, Unión Patriótica eraiki zuen. Protekzionismoa indartu zuen eta obra publiko galantak hasi zituen.

Agintera iritsi zenean, aurreko asmo abandonistak joan zitzaizkion erabat eta Marokon finkatzeari ekin zion. Alhucemasko lehorreratzean arrakasta izugarria izan zuen eta Annualeko hondamendia ahazten hasi zen jendea. Frantsesekin bat eginda, Abd el-Krim suntsitzea lortu zuen eta horrek izugarrizko arrakasta eman zion Primo de Riverari.

Hitzaldia, 1926

aldatu
« Arazo guztiz larriekin egin nuen topo, gaizki bideraturiko auziak, era anitzeko haserre eta grinen iturburuak guztiak: Marokokoa; terrorismoa, estatuko bizitza ekonomikoa guztiz eragozten zuten adar komunista eta sindikalista sutsuekin; separatismoa, ausarta bezain hedatua, inoiz horren gaitz larri eta higuingarriaren beldur ez ginen lurraldeetan erroak egiten ari zena. »
Miguel Primo de Rivera, 1926ko irailaren 5ean

Direktorio zibila

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Primo de Riveraren direktorio zibila»

1925-1930 bitartean Direktorio Militarra bukatu eta Direktorio Zibilari eman zion bide. Konstituzio baten zirriborroa egiten eta guzti hasi ziren, baina diktaduraren aldekoen artean zatiketa nabarmena zegoen garai honetarako. Gainera, 1929ko kraxak ez zion Espainiako egoera ekonomikoari onik egin eta inflazioa geldiezina zen.

Primo de Riveraren garai onak alde egin zuten eta erregeak ere ez zuen bere beharra ezinbestekoa ikusten. Oposizioa indartzen ari zen eta diktaduraren egunak azkenetan zeudela iragar zitekeen. Laster egingo zuten Donostiako Itunean, monarkia bera ere zalantzan jarriko zen.

1926an Sanjuanada gertatu zen; altxamenduak ez zuen ezer lortu, baina ezinegona begi-bistan zegoen. Azkenean, dimisioa aurkeztu zuen 1930eko urtarrilaren 28an eta Parisera erbesteratu zen, Alfontso XIII.ari bere ondorengo egokiak zeintzuk izan zitezkeen esan ondoren. Damaso Berenguer izango da bere ordea hartuko duena, diktablandari hasiera emanez.

6 aste geroago, 1930eko martxoaren 16an, erabat deprimiturik, Parisen hil zen diabetesaren ondorioz.

Ondorengoak

aldatu

Primo de Rivera eta Casildak 3 seme eta 3 alaba izan zituzten. Zaharrena José Antonio Primo de Rivera izan zen, Falange Españolaren sortzailea. 1936an, bera eta bere anaia gazteena, Fernando, 33 eta 28 urte zituztelarik, fusilatu zituzten errepublikazaleek.

Etxeko titulu eta ohoreak, Francok Jose Antoniori hil ondorenean emandakoa barne, bigarren semearen eskuetara joan ziren, Miguel (1904-1964).

Diktadorearen alaba gazteenak ere, Pilar Primo de Riverak, politikan parte hartu zuen (1934-1977) eta Sección Femenina delakoaren buruzagi izan zen Frankismo garaian.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu