Antillak
- Artikulu hau uharteei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karibe».
Antillak[1] Karibe itsasoko uhartedi bat da, 3.500 km luze den zirkulu arkua osatzen duena. Kubatik Arubara bitartean dauden uharteak dira, Hego Amerikaren iparraldean, Erdialdeko Amerikaren ipar-ekialdean eta Ipar Amerikaren hego-ekialdean kokatuak. 35 milioi biztanle dituzte, 230.000 km² luze-zabaleko eremuan.
Antillak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.087 m |
Mota | Uhartedi, talde eta eskualde geografiko |
Azalera | 228.662 km² |
Eponimoa | uharte |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°N 70°W / 20°N 70°W |
Honen parte da | Karibea |
Ur-gorputza | Karibe itsasoa |
Uharteak
aldatuHonako hauek dira Antillak osatzen dituzten uharteak, azaleraren arabera:
Izena | Estatua | azalera (km²) | Biztanleria | Dentsitatea | |
---|---|---|---|---|---|
1 | Kuba | Kuba | 110 860 | 11 224 321 | 101 |
2 | Hispaniola | Dominikar Errepublika / Haiti | 76 680 | 15 546 026 | 203 |
3 | Jamaika | Jamaika | 11 425 | 2 598 000 | 227 |
4 | Puerto Rico | Puerto Rico (AEB) | 9 104 | 3 916 632 | 430 |
5 | Andros | Bahamak | 5 957 | 7 685 | 1 |
6 | Trinidad | Trinidad eta Tobago | 4 769 | 1 050 000 | 220 |
7 | Isla de la Juventud | Kuba | 3 056 | 100 000 | 33 |
8 | Inagua | Bahamak | 1 625 | 969 | 0,6 |
8 | Bahama Handia | Bahamak | 1 373 | 46 994 | 34 |
9 | Martinika | Martinika (Frantzia) | 1 128 | 432 900 | 384 |
10 | Margarita | Venezuela | 934 | ||
11 | Basse-Terre | Guadalupe (Frantzia) | 847 | ||
12 | Dominika | Dominika | 754 | 75 851 | 101 |
13 | La Gonâve | Haiti | 743 | ||
14 | Santa Luzia | Santa Luzia | 620 | 160 145 | 258 |
15 | Grande-Terre | Guadalupe (Frantzia) | 591 | ||
16 | Eleuthera | Bahamak | 518 | 7 999 | 21 |
17 | Curazao | Curaçao (Herbehereak) | 444 | 173 400 | 391 |
Guztira | XX | XX | XX |
Banaketa
aldatuAntillak bi taldetan banatzen dira:
Antilla Handiak
aldatuSakontzeko, irakurri: «Antilla Handiak»
Uharte hauek Antilletako lur eremuaren % 90 eta biztanle gehien-gehienak hartzen dituzte. Lau uharte dira:
- Kuba
- Hispaniola
- Jamaika
- Puerto Rico (AEB)
- Kaiman uharteak (Erresuma Batua)
Antilla Txikiak
aldatuSakontzeko, irakurri: «Antilla Txikiak»
Jatorri kareharri edo bolkanikoko uharte txikien segida dira, Puerto Ricotik hasi eta Grenadaraino. Hauek dira:
- Aingira (Erresuma Batua)
- Antigua eta Barbuda
- Aruba (Herbehereak)
- Barbados
- Birjina uharte britainiarrak (Erresuma Batua)
- Birjina Uharte Estatubatuarrak (AEB)
- Dominika
- Grenada
- Antilla Frantsesak (Frantzia)
- Montserrat (Erresuma Batua)
- Curaçao (Herbehereak)
- Saint Martin
- Saint Martin (Frantzia)
- Sint Maarten (Herbehereak)
- Saint Kitts eta Nevis
- Santa Luzia
- Saint Vincent eta Grenadinak
- Trinidad eta Tobago
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .