Ireki menu nagusia

Baudouin edo Boudewijn[1] (Brusela, 1930eko irailaren 7a - Motril, Espainia, 1993ko uztailaren 31) belgikarren erregea izan zen 1951tik 1993an hil zen arte. Haren agintaldian independizatu zen Kongo.

Baudouin Belgikakoa
Baudouin of Belgium 1969.jpg
Belgikarren errege

1951-07-17 - 1993-07-31
Leopoldo III.a Belgikakoa - Alberto II.a Belgikakoa
Bizitza
Jaiotza Laeken Itzuli1930eko irailaren  7a
Herrialdea  Belgika
Heriotza Motril1993ko uztailaren  31 (62 urte)
Hobiratze lekua Church of Our Lady of Laeken Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Leopoldo III.a Belgikakoa
Ama Astrid of Sweden
Ezkontidea(k) Fabiola de Mora y Aragón
Anai-arrebak
Leinua House of Saxe-Coburg and Gotha Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Institut Le Rosey Itzuli
Jarduerak
Jarduerak subiranoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
1992 signature of King Baudouin of Belgium.jpg

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Leopoldo III.aren eta haren lehenbiziko emazte Astriden semea zen. 1951ko uztailaren 16an, Leopoldok abdikatu zuenez, Belgikako bosgarren errege bihurtu zen. 1960an, Kongo independizatu zen, eta Belgikak utzi zion indar kolonial izateari. Kontzientzia arazoak zirela medio, zenbait egoeretan abortoa zigorgabetzen zuen legea sinatu nahi ez izateagatik, 1990eko maiatzaren 4an "erregetzarako gai ez izatea” aitortu zuen. Wilfried Martensen gobernuak erregeordetza bere gain hartu eta legea sinatu zuen. Maiatzaren 5ean, Baudouinek berreskuratu zuen kargua. 1991n, Lege Salikoa indargabetu zuen; era horretan aukera eman zien Astrid printzesaren ondorengoei erregetzara iristeko.

1993ko uztailaren 31n hil zen, bihotzekoak jota, Motrilen oporretan zela. Laekengo Elizako erret-panteoian (Brusela) ehortzi zuten. Anaia Alberto izan zuen ondorengo.

EzkontzaAldatu

1960ko abenduaren 15ean, Fabiola Mora y Aragón espainiar aristokratarekin ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baudouin Belgikakoa