Reichstag
Reichstag (alemanez "Inperioko Dieta") Germaniako Erromatar Inperio Sainduko, Ipar Alemaniar Konfederazioko zein Alemaniako Parlamentua izan zen 1945 arte.

Reichstag edo Alemaniako parlamentuaren eraikina.
Gaur egun, Bundestag (Dieta Federala) du izena Alemaniako legebiltzar nagusiak. Baina parlamentuaren eraikina "Reichstag" deitzen da oraindik. 1999an inauguratu zen berriz, Norman Foster arkitekto britainiarrak eraberritu ondoren.