Sir Thomas Sean Connery (Fountainbridge, Edinburgh, 1930eko abuztuaren 25a - Lyford Cay, Nassau, Bahamak, 2020ko urriaren 31)[1] eskoziar zinema aktore eta ekoizlea izan zen, James Bonden rola jokatzeagatik famatu egin zena.

Sean Connery

(1983)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Sean Connery
JaiotzaFountainbridge eta Edinburgo1930eko abuztuaren 25a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaLyford Cay (en) Itzuli
Domaine de Terre Blanche (en) Itzuli
Kranidi (en) Itzuli
Marbella
Edinburgo
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLyford Cay (en) Itzuli2020ko urriaren 31 (90 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: arnas gutxiegitasuna
Aurikulako fibrilazioa
Familia
AitaJoseph Connery
AmaEuphemia McLean
Ezkontidea(k)Diane Cilento  (1962 -  1973)
Micheline Roquebrune (en) Itzuli  (1975eko maiatzaren 6a -  2020ko urriaren 31)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTollcross Primary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, karaktere aktorea, aktorea, zinema ekoizlea, antzerki aktorea, gidoilaria, telebista-aktorea, ahots-aktorea, milkman (en) Itzuli eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,89 metro
Lantokia(k)Erresuma Batua
Enplegatzailea(k)St. Cuthbert's Co-operative Society (en) Itzuli  (1944 -  1950)
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Navy
Graduaable seaman (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Eskoziako Alderdi Nazionala

seanconnery.com
IMDB: nm0000125 Allocine: 1541 Rottentomatoes: celebrity/sean_connery Allmovie: p10646 TCM: 37918 Metacritic: person/sean-connery TV.com: people/sean-connery IBDB: 23802
iTunes: 63770 Last fm: Sean+Connery Musicbrainz: f33200c9-7d8c-4918-9a19-12ff974d4e51 Discogs: 548959 Allmusic: mn0001324530 Find a Grave: 217867318 Deezer: 4574155 Edit the value on Wikidata

Oscar Sari bat, bi BAFTA sari, hiru Urrezko Globo eta Henrietta sari bat irabazi zituen. 1989an, "Bizirik zegoen gizonik sexiena" izendatu zuen People aldizkariak, eta "Mendeko gizonik sexiena" 1999an. Elisabet II.ak eskoziar zaldun izendatu zuen 2000ko uztailean.

Biografia aldatu

Thomas Sean Connery Edinburghen jaio zen 1930eko abuztuaren 25ean. Aita kamioilaria zuen eta ama garbitzailea: maiz onartu izan zuenez, umetan pobrezia pairatua zen. Hamahiru urterekin eskola utzi eta esne banatzaile aritu zen eta armadan zazpi urtean ibili, harik eta Mister Unibertso lehiaketan izena eman, eta Londresera egindako bidaia hura antzerkian lehen saiakerak egiteko baliatu zuen arte.[1]

1951n, South Pacific izan zuen lehenbiziko antzerki obra, eta 1956an egin zuen lehen filma, Lewis Allenen Another Time, Another Place. James Bond agentea gorpuzteak ekarri zion ospea; 1962an egin zuen munduko espioi famatuena bihurtu zenaren lehen filma, Dr. No. 1962-1971 bitartean, serieko sei filmetako protagonista izan zen. Horiek filmatu bitartean, Alfred Hitchcockek zuzendutako Marnie filmean (1964) parte hartu zuen.[1]

1970eko hamarkadan, hainbat genero eta estilotako filmetara eraman zuen bere talentua. Sidney Lumet zinemagilearekin hainbatetan egin zuen lan (The Anderson tapes, 1971; The Offence, 1972; Murder on the Orient Express, 1974), Michael Cainerekin eta John Hustonen aginduetara Rudyard Kiplingen Indiara joan zen (Errege nahi zuen gizona, 1975), John Miliusekin The Wind and the Lion (1975) egin zuen, eta bertan buruzagi berberea izan zen, eta iraultza aurreko Kuban ere izan zen Richard Lesterren Cuba-n. Euskal Herriarekin ere izan zuen nolabaiteko harremana, 1976an Robin and Marian Nafarroan filmatu baitzuten parte handi batean, Artaxoan, hain zuzen ere.[1]

James Bond agentearena beste behin egin zuen 1983an: Never Say Never Again. 1988an, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria eman zioten The Untouchables filmagatik. Aipagarriak ditu beste film hauek ere: Der Name der Rose (1986), Highlander (1986), Indiana Jones and the Last Crusade (1989), The Hunt for Red October (1990), Dragonheart (1996), The Rock (1996), eta Forrester agerira (2000).

Bizitza personala aldatu

Babes argia azaldu zion beti Eskoziaren independentziari eta, 2014. urtean egindako erreferendumean lehen lerroko garrantzirik hartu ez bazuen ere, kanpaina egin zuen baiezkoaren alde. Abertzaletasun hori bera igar daiteke 2008an argitaratu zuen autobiografiaren tituluan ere: Being a Scot ("Eskoziarra izanik").[1]

Diane Cilento emazte ohiak, esaterako, elkarrekin egon ziren aldian, aktoreak behin baino gehiagotan kolpatu zuela salatu zuen bere memorietan. Aktoreak akusazioei pisua kendu nahi izan zien, eta beren harremanaren haustura ez gainditzeagatik mendeku hartzen saiatzea aurpegiratu zion.[1]

Horrez gainera, zergak ordaintzeari izkin egin izanaren akusazioa ere beti izan zuen gainean. Suitzan egindako negozio batzuengatik ere izan zen epaitegietan, eta Espainiak ere deklaratzera deitu zuen 1999an Marbellan zuen etxearen salmentagatik. Gaixo zegoela argudiatuz saihestu zuen epaitegira joatea eta, azkenean, haren aurkako kargurik gabe itxi zuten kasua.[1]

Filmografia hautatua aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2003 The League of Extraordinary Gentlemen Allan Quatermain
2000 Finding Forrester William Forrester
1999 Entrapment Robert MacDougal Ekoizlea ere
1998 Playing by Heart Paul
1998 The Avengers Sir August de Wynter
1996 The Rock John Patrick Mason Ekoizle zuzendaria ere
Dragonheart Draco Dragoiaren ahotsa
1995 First Knight King Arthur
Just Cause Paul Armstrong
1994 A Good Man in Africa Alex Murray doktorea
1993 Rising Sun John Connor kapitaina Ekoizle zuzendaria ere
1992 Medicine Man Robert Campbell doktorea
1991 Robin Hood: Prince of Thieves Rikardo Lehoi Bihotza Krediturik gabe
Highlander II: The Quickening Juan Sanchez Vila-Lobos Ramirez
1990 The Russia House Bartholomew 'Barley' Scott Blair
The Hunt for Red October Marko Ramius kapitaina
1989 Family Business Jessie McMullen
Indiana Jones and the Last Crusade Henry Jones prefesorea
1988 The Presidio Alan Caldwell eniente kolonela
1987 The Untouchables Jim Malone
1986 Der Name der Rose William Baskervillegoa
Highlander Juan Sanchez Vila-Lobos Ramirez
1984 Sword of the Valiant: The Legend of Sir Gawain and the Green Knight Zaldun Orlegia
1983 Never Say Never Again James Bond
Sean Connery's Edinburgh Bere burua antzeztuz Agerpen laburra
1982 Wrong Is Right Patrick Ale
Five Days One Summer Douglas Meredith
G'ole! Narratzailea Dokumentala
1981 Time Bandits Agamemnon erregea/Suhiltzailea
Outland O'Niel
1979 Cuba Robert Dapes maiorra
Meteor Paul Bradley profesorea
The First Great Train Robbery Edward Pierce/John Simms/Geoffrey
1977 A Bridge Too Far Roy Urquhart jeneral maiorra
1976 The Next Man Khalil Abdul-Muhsen
Robin and Marian Robin Hood
1975 Errege nahi zuen gizona Daniel Dravot
The Wind and the Lion Mulay Achmed Mohammed o-Raisuli Bikaina
The Dream Factory Bere burua antzeztuz Dokumentala
Ransom Nils Tahlvik
1974 Murder on the Orient Express Arbuthnot koronela
Zardoz Zed
1973 The Offence Johnson detektibe sarjentua
1972 A Spain Golf Course Bere beurua antzeztuz Agerpen laburra
1971 Diamonds Are Forever James Bond
The Anderson Tapes John Anderson
Krasnaya palatka Roald Amundsen
1970 The Molly Maguires Jack Kehoe
1969 The Bowler and the Bonnet Bere burua antzeztuz Dokumentalaren zuzendaria
1968 Shalako Moises Zebulon 'Shalako' Carlin
1967 You Only Live Twice James Bond
1966 A Fine Madness Samson Shillitoe
A New World Bere burua antzeztuz Kameoa
1965 Thunderball James Bond
The Hill Trooper Joe Roberts
1964 Goldfinger James Bond
Marnie Mark Rutland
1963 From Russia with Love James Bond
1962 Dr. No James Bond

Sariak aldatu

Urtea Saria Kategoria Filma Erref.
1987 Oscar Sariak Taldeko gizonezko aktore onena The Untouchables Irabazlea [2]
1987 British Academy Film Awards Gizonezko aktore onena Der Name der Rose Irabazlea [3]
Taldeko gizonezko aktore onena The Untouchables Proposatua [4]
1989 Indiana Jones and the Last Crusade Proposatua [5]
1990 Gizonezko aktore protagonista onena The Hunt for Red October Proposatua [6]
1998 BAFTA Fellowship Jasotzailea [5]
1965 Urrezko Globo Sariak Henrietta Award (World Film Favorite – Gizonezkoa) Proposatua [7]
1968 Proposatua [7]
1972 Irabazlea [8]
1987 Taldeko gizonezko aktore onena The Untouchables Irabazlea [9]
1989 Indiana Jones and the Last Crusade Proposatua [10]
1995 Cecil B. DeMille saria Jasotzailea [11]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Astiz, Iñigo. Sean Connery aktorea hil da. Berria, 2020ko urriak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  2. Cieply, Michael. Last Emperor Reigns Over Oscar Ceremonies : Best Picture Winner Adds Eight Other Awards; Cher and Douglas Take Top Prizes for Acting. Los Angeles Times, 1988ko apirilak 12, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  3. 1988 BAFTA Awards. awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  4. 1988 Film Actor in a Supporting Role | BAFTA Awards. awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  5. a b Film in 1990 | BAFTA Awards. awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  6. BAFTA Awards. awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  7. a b Golden Globe Awards. hfpa.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  8. Winners & Nominees World Film Favorites. goldenglobes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  9. Finke, Nikki. 'Emperor' Reigns at Golden Globes. articles.latimes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  10. Dutka, Elaine. Globes Enter the '90s With a Nod Toward Social Relevance. articles.latimes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  11. The Golden Globes, goldenglobes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).

Kanpo estekak aldatu