Ireki menu nagusia

Periko Solabarria Bilbao (Portugalete, Bizkaia, 1930eko urtarrilaren 27aBilbo, Bizkaia, 2015eko ekainaren 24a) Euskal Herriko ezker abertzaleko politikaria izan zen, Erromatar Eliza Katolikoko apaiz izana. Militante nekaezina, 85 urte zituela ere, hil aurretxoan, kalean ibili zen protestetan parte hartzen.[1]

Periko Solabarria
Periko solabarria laura mintegi 01.jpg
Periko Solabarria Laura Mintegirekin, 2012 urtean.
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982-11-11 - 1986-04-23
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979-03-17 - 1982-08-31
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Portugalete1930eko urtarrilaren  27a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo2015eko ekainaren  24a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa, politikaria eta langilea
Lantokia(k) Madril
Kidetza Langile Abertzaleen Batzordeak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra
Herri Batasuna

BizitzaAldatu

Familia xume baten baitan jaioa, 1954. urtean apaiztu zen. Apaiz lanak Bizkaiko Meatzaldean egin zituen. Apaiz langile jardun zuen hainbat urtetan, eta langile-mugimenduan parte hartze nabarmena izan zuen frankismo garaian. Hori dela eta, hainbat aldiz espetxeratu zuten. LAB erakundean sartu zen 1975ean, eta, Euskadiko Ezkerra alderdian egindako militantzia labur baten ondoren, Herri Batasunari atxiki zitzaion. Alderdi horrekin, Espainiako diputatu izan zen 1979an eta 1982an. Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide ere hautatua izan zen 1980an. 1983ko eta 1987ko foru hauteskundeetan Bizkaiko Foru Aldundiko batzarkide izendatu zuten.

2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioko Bizkaiko zerrendan azken tokia izan zuen. 2013an Barakaldoko jaietako pregoilari izendatu zuten, baina Tontxu Rodriguez PSEko alkateak ukatu egin zion pregoia irakurtzea, PPren helegite bat aintzat hartuta. Herri Batasunekoa izateagatik egin zuen eskaera hori PPk.[1]

Azken urteetan, mugimendu sozialen protestetan parte hartu zuen, batez ere behartsuen, langabeen, etxegabeen, euskal presoen eta borroka feministaren alde. 2015eko ekainaren 24an hil zen arte, militante nekaezina izan zen, eta bukaeraraino buruz ondo ibili zen, baina osasun arazoak izan zituen 2012ko irailaren 26az geroztik. Egun hartan, greba batean, aldakan jo zuen ertzain batek, eta min izan zuen harrezkero.[1]

 
Periko Solabarriaren omenezko plaka Portugaleteko Santa Maria kaleko bere jaiotetxean

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Jon Ordoñez eta Ainhoa Larrabe: «Periko Solabarria hil da, ezker abertzaleko kide historiko eta militante nekaezina», Berria, 2015-06-24.

BibliografiaAldatu

  • Barberena Mondragon, Eneko (2015): Periko gazteekin hizketan, Txalaparta.